11:41

Faktoria

Fernando Velazquez

'Gero eta errespetu handiagoa diot musikari, daukan botereagatik'

Fernando Velazquez musikagileak, 43 urterekin, 50 pelikulari baino gehiagori jarri die musika. Uste du hitzak ulertu ez arren, uler daitekeela musika zertan datzan.

  • Fernando Velazquez musikagilea.

    Fernando Velazquez musikagilea.

    27:50 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko Baluarten hartu du 'Faktoria' saioa Fernando Velazquez musikagile getxoztarrak, entsegu baten ondoren. Mondragon Korporaziorako 'Humanity at Music' proiektuan ari da buru-belarri orain. Dioenez, orkestrak eta armadak "antolakuntza perfektuenak" dira; guztia antolatuta dago, ikasi eta irakatsi egiten da, eta orkestran "gogoa sortzea" da bere egitekoetako bat.

Velazquezen arabera, musikarekin adieraz daiteke hitzez egin ezin dena: "Botere handikoa da, eta biltzen ditu jendeak. Agian musikak hobeak egiten gaitu, biltzen gaituelako". Lanean gustura ari den arren, atsedena ere behar du: "Asko lan egiten dut; bihotza, burua eta bizitza ipintzen ditut, eta horrela ezin da beti egon, intentsitate horrekin. Nire bizitzan isiltasun pixka bat behar dut, agian norabidea pixka bat aldatzeko".

Ez ditu etiketak gustuko, eta uste du mundu klasikoan dabiltzanek badutela "errua" etiketak jartze horretan: "Nik ez dut urik ikusten, ez dut ibairik ikusten, niretzat dena gauza bera da. Orkestrak garrantzitsuak dira, politak, baina ez dakit zergatik hain elitistak izan diren".


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena