09:04

Faktoria

Zientzia

Alan Turing: zientzialari bikaina, homosexuala izateagatik kondenatua

LGTBI Harrotasunaren Egunean Alan Turingi egin diogu aitortza: informatika modernoaren aitzindaria, eta alemaniarrek Bigarren Mundu Gerran erabili zuten Enigma enkriptazio makina garaitu zuena.

  • Alan Turing

    Alan Turing

    4:05 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bigarren Mundu Gerra betean, alemaniarrek Britainia Handia ito zuten itsasoz, irla hornitzen zuten ontziak hondoratuz. Enigma enkriptazio makinak sortzen zituen kodetutako mezuekin komunikatzen ziren. Mezuak deskodetzea, Enigmari aurrea hartzea, ezinbestekoa zuten britainiarrek, Alemaniaren isolatze estrategia gainditzeko, eta Alan Turingen ideia distiratsuak ezinbestekoak izan ziren horretarako.

Homosexuala izateagatik baztertua, berarekin zuten zorra kitatzeko, mundu osoko komunitate zientifikoak omenaldiak egin zizkion Alan Turingi 2012an, bere jaiotzaren mendeurrenean. Gainera, homosexuala izateagatik bakarrik ez, Turing nagusiki sekretupeko lanetan aritu zelako ere geratu da bere ekarpena itzaletan.

1954ean hil zen, 41 urte baino ez zituela, bere buruaz beste eginda. Bi urte lehenago, homosexuala izateagatik kondenatu zuten, eta kartzela saihesteko, libidoa apaltzeko tratamendu hormonala hartzera behartu. Albo ondorio larriak eragin zizkion horrek, eta ez zituen gainditu.

2013an, Erresuma Batuko Erregina Etxeak barkamena eskatu zion ofizialki, 60 urte lehenago homosexuala izateagatik gaizkile gisa tratatu zutelako. Hiltzera kondenatu zutelako.

Jesus Ibañez EHUko Informatika Fakultateko irakaslearekin hitz egin dugu Alan Turingi buruz.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena