12:54

Faktoria

Aitor Esteban

'Akordioa posible bada ez dut ulertzen irailera arte itxaron behar izatea'

PSOE eta Unidas Podemosen arteko ituna irudituko litzaioke logikoena Estebani, nahiz eta negoziazioa tenkatuta ikusten duen. PSOEtik EAJrekin hartu-eman berririk ez dela egon esan du.

  • Aitor Esteban

    Aitor Esteban

    25:31 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Esteban Eusko Alderdi Jeltzaleak Espainiako Diputatuen kongresuan duen bozeramailearen esanetan, ez du zentzurik Espainiako gobernu presidentea aukeratzeko inbestidura saioa irailera arte atzeratzeak. Ohitura falta dago Espainiako politikagintzan, dio Estebanek, koalizio gobernuak edo itun sendoetan oinarritutako gobernuak adosteko. Bere iritziz, logikoena litzateke PSOEren eta Unidas Podemosen arteko elkar ulertzea erdiestea, baina biak ikusten ditu negoziazioa tenkatzen eta ez dute amore eman nahi. Bozeramaile jeltzaleak 'Faktoria'n esan duenez, uste du PSOEk konpromiso handirik gabe nahi lukeela inbestidura lortu, eta hortik aurrera batzuekin eta besteekin gaika akordioak eginda gobernatu.

EAJrekin negoziaziorik ez dela izan dio Estebanek, Abalosekin ekain hasieran egin zuten bilera hartatik haratago. Hizketarako prest daudela dio, deiaren zain, baina presarik gabe.

Hauteskundeak bigarren aldiz egingo direnik ez du uste, baina aukera hori ere ez du baztertzen, negoziazioak amildegiaren ertzera eramanez gero, erortzea arriskua izaten delako. Horregatik aholkatu du epeak ez agortzea.

Nafarroako gobernua osatzeko negoziazioak eta Espainiakoak ez daudela jada lotuta uste du Estebanek, eta Nafarroak bere bidea jarraituko duela iruditzen zaio.

Diputatu jeltzaleak bestalde, datorren legealdian Euskadiko eta Kataluniako auziak mahai gainean egongo diren patata beroak izango direla dio, lehenago edo geroago irtenbidea eman beharko zaienak. Kataluniako buruzagi independentistak zigortuz gero Espainiako Gobernuak zerbait egin beharko duela dio, baina ikusteko dagoela indultua ote den formula egokiena, auzipetuetako batzuk baztertua dutelako hori eskatzea, delitua egin izana onartzea litzatekeelako.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena