08:15

Faktoria

Zientzia

Arkaitz Carracedo saritu du Sabadell Bankuaren Fundazioak

Biomedikuntzaren alorrean bikaintasuna eta berrikuntza erakusten duten zientzialariak saritzen dituzte, Carracedok uztailaren 2an jasoko duen garaikur honekin. CIC Biogunen egiten du lan, onkologian.

  • Arkaitz Carracedo

    Arkaitz Carracedo

    4:10 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Minbiziak nola funtzionatzen duen, gaitza hazteko mekanismoak zeintzuk diren, eta tratamenduek batzuetan zergatik egiten duten huts ikertzen du Arkaitz Carracedok.

Prostata minbizian dihardu berak, baina oinarrizko prozesuak dituzte aztergai, eta beraz, eskuratzen ari diren informazioa beste minbizientzat ere izan daiteke baliagarria. Uneotan, esaterako, biomarkatzaile bat garatzen ari dira: minbiziaren ezaugarriei buruz informazioa emango duen tresna molekular bat.

Carracedoren ustez, minbizia garaitzeko tumore zelulen funtzionamendua argitzen egin behar da ahalegina. Ulertzea da gakoa.

Uztailaren 2an jasoko du Sabadell Bankuaren Fundazioaren saria, Bartzelonan. 50.000 euro ere jasoko ditu, baina Carracedorentzat garrantzitsuena zera da: biomedikuntzako punta-puntako ikertzaile gazteen zerrendan sartu dutela bere izena.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena