12:29

Faktoria

Agustin Azkarate

'Gure zentro historikoak turistentzat eszenaleku bihurtu ditugu'

EHUko Arkeologia katedradunarekin aritu gara, soseguz, ondareaz eta memoriaz, urrunekoaz eta gertukoaz: 'Gure nortasunari eutsita bakarrik izango dugu etorkizuna'.

  • Agustin Azkarate, EHUko arkeologia katedraduna

    Agustin Azkarate, EHUko arkeologia katedraduna

    26:02 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Bihotza apurtzen zait ikustean nola desagertzen diren zentro historikoetako eraikinak'. Min horri aurrea hartu eta sendabidea lehenagotik jartzeko kontzientzia zabaltzen jarraitzen du Agustin Azkarate EHUko Arkeologia katedradun eta Kultur Paisaia eta Ondarearen Unesco katedraren arduradunak. 'Ondarearen kontzientzia erresistentzia kontua da', esan du, 'kapitalismoa, kreazio destruktiboan' ari delako etengabe.

Erresistentzian aritu eta etsiak jota erabaki du berak, adibidez, azken 30 urteotan bizileku izan duen Dato kaletik beste inguru batera aldatzea. 'Borroka asko egin dut, baina nekatu naiz', esan du 'Faktoria'n, Gasteiz erdigunea ere, globalizazioak frankizia estandarren leku zaratatsu bihurtu duela jabetuta. Kanpokoak bezala hemengo 'zentro historikoak kanpotarrentzat eszenaleku bihurtu ditu turismo basatiak', gaineratu du.

Alde horretatik, 'poz handia' sentitzen du Santa Maria katedrala, Añanako gesaltzak edota, orain, Punta Begoñako begiralekua zaharberritzeko proiektuek 'jenderen konplizitatea lortzen' dutela jabetzeak. Ondare zaharra bezala, iragan hurbilegoa gordetzearen garrantziaz mintzatu da -'20. mendeko ondarea arriskuan dago'-, eta gogoratu du, iraganeko arrasto hori gordetzean dagoela geroaren gakoa: 'Gure nortasuna, gure etorkizuna da'.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena