10:20

Faktoria

Zientzia

Viralgen: birusei etekina nola atera

Donostiako Viralgen enpresak birusak ekoizten ditu eta zientzialariei saldu, terapia genikoen alorrean ikertzeko. Orain, pertsonengan ere erabiltzeko moduko birusak ekoizteko baimenaren zain daude.

  • Viralgen

    Viralgen

    5:04 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Birus hitzak kutsu negatiboa du, baina infektatzeko duen ahalmen hori gure alde erabil dezakegu. Birusak autoak balira bezala baliatu eta botiken gidari bihurtu, oinarri genetikoko gaitzak dituzten pazienteen organismoan. Gidari lanak egiteko aproposak diren birus mota horiek ekoizten dituzte Viralgenen, orain dela hilabete gutxi Donostiako Miramongo Teknologia Parkean ateak zabaldu zituztenetik.

Gaitz neurodegeneratiboak, giharretakoak edo gibelekoak tratatzeko ikerketatan erabili izan dira Viralgenek ekoitzitako birusak. Hala ere, potentzialki, oinarri genetikoa duen edozein gaitzi aplika dakioke teknika hau, betiere, kasu bakoitzean, erabilgarria den jakiteko dagokion entsegu klinikoa ondo ateratzen bada.

Orain arte Viralgenen ekoitzi dituzten birusak laborategian eta saguetan baliatu dituzte haien bezeroek, baina orain aurrera pausoa eman nahi dute. Animalietatik gizakietara jauzi egiteko baimena lortzea espero dute aurki.

Alba Mateos Viralgeneko kalitate kontrolerako teknikariarekin hitz egin dugu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena