10:10

Faktoria

Bakartxo Ruiz

'EH Bildu mahaitik at utziz gero, Chivitek uko egingo dio gehiengoa izateari'

Koalizio abertzaleko legebiltzarkidearen esanetan mahaiaren osaketan eurak ordezkaritzarik gabe uzten badituzte Chivitek erakutsiko du gehiengo hori eskuinarekin egiteko asmoa duela.

  • Bakartxo Ruiz

    Bakartxo Ruiz

    15:26 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako legebiltzarkidearen esanetan, logika politikoaren baitan kokatzen da PSNri Geroa Baik, Izquierda-Ezkerrak eta Podemos Ahal Duguk egiten dioten eskaria, EH Bildu Parlamentuko mahaian ordezkatua egotekoa. Ruizek 'Faktoria'n esan duenez, Maria Chivitek argi izan behar luke gobernu alternatibo bat osatu nahi badu gainerako indarrekin ez duela gehiengo osorik. Eskuinari alternatiba gainontzeko guztien arteko adostasuna dela gogoratu du Ruizek, eta aurrez hanka bat kontuan hartzen ez duena, edo gezurretan, edo antzerkia egiten ari dela uste du.

PSNren jarduna, EH Bildu baztertuta, Madrilgo logikaren baitan ulertu behar dela dio legebiltzarkideak, eta esan du uste duela Maria Chivitek ez daukala gaitasunik egin beharrko akordioak egiteko eta Madrili begira egon gabe, Nafarroako herritarren interesak lehenesteko.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena