09:44

Faktoria

Koldo Martinez

'Alderdi sozialista ez dugu behartzen bozkatu nahi ez duena bozkatzera'

Koldo Martinez parlamentarioak dio mahaia osatzeko negoaziazioetan jarrera irmoz jarraitzen dutela Geroa Baik eta PSNk, nork bere aldetik, laugarren indarrari, EH Bilduri, mahaian lekua egiteaz.

  • Koldo Martinez, Maite Artolaren galderei erantzunez, gaur 'Faktoria' berezian

    Koldo Martinez, Maite Artolaren galderei erantzunez, gaur 'Faktoria' berezian

    11:20 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Trajez jantzita iritsi da Parlamentura Koldo Martinez, lagun batek esan dionez, ezkontza baterako itxuraz. 'Lagunari esan diot, baietz, ezkontza dudala. Baina ez dakidala nor ezkontzen den', erantzun du 'Faktoria'ko elkarrizketa hasteko, gaurko Parlamentuko saioaren aurretik dagoen giroa ilustratzeko. Alderdi Sozialistak, Geroa Bairekin eta Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrarekin dituen 23 parlamentarioen gehiengoa, gehiengo ahula dela argudiatu du parlamentarioak eta Parlamentuko mahaian, laugarren indarrari lekua egin behar zaiola. 'EH Bildu ez balitz, eta beste alderdi bat balitz laugarren indarra, hala defendituko genuke, baita ere', azpimarratu du. Hala eta guztiz ere, PSNk ez zuzenean ez zeharka EHBilduren babesik ez duela nahi eta jarrera irmoz jarraitzen duela azaldu du eta azken minuturarte itxaron beharko dela gaurko Parlamentuko mahaia osatzeko negoziazio hori: 'Alderdi sozialista ez dugu behartzen bozkatu nahi ez duena bozkatzera', esan du.

Koldo Martinez bera Parlamentuko presidente izango da tarte batez, adineko mahaian hala egokitzen zaionez gero, baina hortik aurrera, aukera asko zabalik dagoela dio. 'Zu presidente izatekoa ere bai, akaso?' galderari 'akaso' labur batez erantzun dio.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena