10:45

Faktoria

Maider Lainez

'Denon artean landu behar dugu bizikidetza. Hori izango da bidea'

Larunbateko udalbatza arazorik gabe joan zedin egindako ahalegina eskertu dio alkate sozialistak EH Bilduko zinegotzi taldeari.

  • Maider Lainez sozialista Andoaingo alkate makila hartzen

    Maider Lainez sozialista Andoaingo alkate makila hartzen

    5:32 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJrekin ardurak nola banatuko dituzten ez du argitu Maider Lainez Andoaingo alkate sozialista berriak. Baina gogoratu du ez gobernua osatuko duten taldeetako programetan eta ezta EH Bildurenean ere ez daudela diferentzia handiak azpiegiturei dagokionean, eta baikor agertu da 'Andoain eta andoaindarrentzat' lan egiteko gauza izango direlakoan. Azaldu du elkarbizitza izango dutela bidea, eta urratu nahi dituztela azken legegintzaldian eman dituzten aurrerapusuak: 'Denon artean landu behar dugu bizikidetza. Hori izango da bidea', nabarmendu du 'Faktoria'n.

Lainezek 'goraipatu' egin du joan den larunbatean Andoaingo udaletxean izan zen normaltasuna eta, ildo horretatik, eskerrak eman dizkie egindako ahaleginagatik EHBilduko ordezkarii taldeari eta, batez ere, Jon Zulueta zinegotziari eta Andoni Alvarez alkategaiari. EHBildurena izan zen Andoainen zerrenda bozkatuena maiatzaren 26an; Alvarezek inoiz alkategai batek herrian lortutako boto kopuru zabalena lortu zuen. Baina EAJrekin bat eginda lortu du alkatetza Alderdi Sozialistak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena