10:36

Faktoria

Joseba Asiron

'Beldur naiz elkarbizitzan egin duguna erregimenak dinamitatuko ez ote duen'

Larunbatekoaren ondoren Chiviteren inbestidura asko zaildu dela uste du Iruñeko alkate ohiak, 'ez bada, aldez aurretik PSNk eta Navarra Sumak hitzarmena egina dutela'.

  • Joseba Asiron, Iruñeko alkate ohia

    Joseba Asiron, Iruñeko alkate ohia

    8:45 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduko zinegotzi talde berriarekin kafea hartu aurretik mintzatu da Joseba Asiron Iruñeko alkate ohia 'Faktoria'n. Larunbatean agertutakoaren ondoren oraindik hunkituta mintzatu da eta gogor egin du, berriz, PSNren aurka. 'Ikuspegi politikotik, ez dute inongo lotsarik', iritzi dio eta errepikatu du 'lau urtean behin ilusioa pizten bada ere', PSN erregimena dela eta 'erregimenak beti babesten duela erregimena'.

Iruñean eta Nafarroa osoan larunbatean gertatutakoak Maria Chiviteren inbestidura 'asko oztopatzen' duela uste du Asironek baina azaldu du litekeena dela PSNko presidentetarako hautagaia Navarra Sumaren botoekin iristea agintera: 'Izan liteke hitzarmenaren beste orria finkatuta egotea, zer gertatuko den abuztuan eta hemendik aurrerako politiketan'.

'Erregimenak ez du ideologiarik', Asironen hitzetan eta uste du 'beldurraren diskurtsoa' jar dezaketela berriz indarrean. Alde horretatik kezkatuta mintzatu da: 'Beldur naiz', esan du, 'Iruñean elkarbizitzan azken urte hauetan eman ditugun aurrerapausuak ez ote dituen errejimenak dinamitatuko'.

Momentuz, Udaleko lanei % 100ean emana dago Asiron eta oposizioko zinegotzi izaten jarraituko duela azaldu du. Ardura hori, ordea, irakasle lanarekin egin nahiko luke bateragarri. 'Ez dizuet ezkutatzen ikastolako nire klaseetara itzultzeko gogo handia dudala', amaitu du.


Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena