10:00

Faktoria

Malu Ziordia, Skolae

'Gure lana zalantzan jartzen hasi zirenean, ez genuen ezer ulertu'

Skolae Nafarroako hezkidetza programan lanean aritu diren profesionaletako bat da Malu Ziordia. Lekuko gisa deklaratzera joan behar izan du, hiru talde katolikok jarritako demandak tarteko.

  • Skolae programaren aurkezpena

    Skolae programaren aurkezpena

    6:52 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Auzitegi Nagusian, goizean lekuko gisa deklaratzera deitu dituzte Skolae hezkidetza programan lanean aritu diren hamar profesional; tartean, Malu Ziordia. Maitane Urbietarekin batera, berdintasun planak diseinatzen dituen aholkularitza bat du, eta beraiek egin zuten hezkuntza komunitatean jasotako ideiak egituratu, adituak batu eta haien ekarpenak plan batean biltzeko lan teknikoa. Ziordiak 'Faktoria'n nabarmendu du programa osatzeko prozesua "oso aberatsa eta polita" izan zela, parte hartze handiarekin. "Hasi zirenean lehen ahotsak zalantzan jartzen, batez ere gure lana, ez genuen ezer ulertu".

"Esaten dute gurea dela genero ideologia erradikala. Haiek egiten dutena da haien ideologiatik hartu lan zientifiko eta profesional bat, eta erabat bihurritu", gehitu du Ziordiak. Ez zaio ulergarri egiten auzitegiak hiru talde katolikoen demandak onartzea. Nafarroako Gobernuan gertatzen dena gertatzen dela ere, uste du ez dagoela atzera bueltarik: "Ezin da atzera egin, ezin da egin jende askok ikusi duelako sekulako beharra dagoela, berdintasunean bizi behar garela, eta hau dela bide bakarra".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena