09:16

Faktoria

Zientzia

Jostorratzaren aitzindaria, Izturitzeko leizean

Izturitzeko leizean 20.000 urte baino gehiago dituzten tresna txiki eta berezi batzuk aurkitu zituzten. EHUko ikertzaileek ondorioztatu dute material bigunak zulatzeko erabiltzen zituztela.

  • Izturitzeko gubilak (EHU)

    Izturitzeko gubilak (EHU)

    3:40 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Izturitzeko leizeak Nafarroa Beherean daude. Euskal Herrian dugun historiaurreko aztarnategi nagusienetakoa da, oso handia delako eta garai desberdinetan bizi izan zirelako gure arbasoak han.

Paleolitoaren barruan, Gravettiar aldia izan dute ikergai lan honetan. Zehazki, duela 21.000-29.000 urte egin eta erabili zuten suharrizko tresna txiki eta zorrotz bat: gubila. Izturitzen aurkitu dituzten gubilek badituzte berezitasun batzuk: ezohiko forma dute, oso txikiak dira, eta ehunka topatu dituzte aztarnategi bakar batean.

Hasieran, EHUko ikertzaileok ez zuten garbi zertarako erabiltzen zituzten, baina azkenean ondorioztatu dute jostorratzen aitzindariak izan litezkeela. Material bigunak (animalien larruazalez eginiko jantziak, adibidez) zulatzeko tresnak. Garai bereko Europako beste aztarnategi batzuetan aurkitu izan dira apaingarriak; itxuraz, bere jatorrian, txano, jaka edo galtzetara josita egongo zirenak. EHUko ikertzaileok aurkeztu duten hipotesiak, beraz, badu heldulekurik, Izturitzetik kanpo ere: jostorratzen antzekoak baziren, benetako jostorratzen aurretik ere.

Unai Perales ikerketa talde honetako kidearekin hitz egin dugu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena