07:37

Faktoria

Zientzia

BCBL ikerketa zentroa, dislexiaren zantzu goiztiarrenen bila

BCBLk ariketa berriak probatu ditu ikasturte honetan sei urtetik gorako haurrekin, dislexiarekin zerikusia izan dezaketen zantzuak lehenbailehen topatzeko.

  • Dislexia

    Dislexia

    4:39 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juniorlab du izena BCBL ikerketa zentroak Gasteizko Carmelitas ikastetxean 2011tik duen laborategiak. Lengoaiarekin zerikusia duten prozesuak ikertzen dituzte bertan, haurren laguntzaz. Esperientzia aitzindaria da: neurozientzia, hezkuntzari aplikatuta.

Besteak beste dislexia dute aztergai, eta haren zantzu goiztiarrenak detektatzen laguntzeko erreminta bat garatu du BCBLk. Ikasturte honetan proba pilotuak egin dituzte Juniorlaben, euskarri gisa tableta bat erabiliz.

Sei urtetik gorako haurrekin ari dira ariketa hauek aplikatzen. Ezin da dislexiaren diagnostiko fidagarririk egin umeak zortzi urte dituen arte, baina lehen zantzuen aurrean adi egoteak bizimodua alda diezaioke.

Maite Redondo BCBLren Neure klinikako psikologoarekin hitz egin dugu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena