12:49

Faktoria

Zientzia

Antropozenoa: aro geologiko berria

Eukadi Irratia | Amaia Portugal

Gizakiaren aroa da Antropozenoa, terminoa oraindik ofiziala ez bada ere. Nazioarteko lan talde bat txosten bat prestatzen ari da, geologiaren historian mugarri berri hau jartzeko.

  • 1945ean bonba atomikoarekin egindako lehen saiakerek ezarri dute antropozenoaren abiapuntua

    1945ean bonba atomikoarekin egindako lehen saiakerek ezarri dute antropozenoaren abiapuntua

    3:34 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ofizialki Holozenoan bizi gara, duela hamar mila urte hasi zen aroan, baina giza jarduerak duen inpaktua hain da handia, aro geologiko berria bataiatzea beharrezkoa ikusten baitute gero eta aditu gehiagok.

Antropozenoaren Lan Taldeak aurrerapauso handia eman du horretarako. Bozketa egin dute Antropozenoa noiz hasi zen adosteko, eta erabaki dute 1945a dela abiapuntua: gizateriak bonba atomikoekin lehen esperimentuak egin zituen urtea.

Bozketa erabakigarri honen ondoren, lan taldeak txostena osatu behar du, eta 2021erako Nazioarteko Estratigrafia Batzordera bidali, aro geologiko berri honen hautagaitza aurkezteko. Txosten horretan zehaztu behar dute, esaterako, zein izango den antropozenoaren erreferentziazko adierazle geologikoa: munduan, nongo geruzatan, ikusten diren ondoen, antropozenoaren zantzuak.

Eneko Iriarte Burgoseko Unibertsitateko geologoarekin hitz egin dugu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena