10:55

Faktoria

Arnaldo Otegi

'PSOEk Nafarroan egiten duena legealdiaren aurkezpen karta izango da'

Nafarroan sozialistek eskuinari men eginez gero, legealdi antzua aurreikusi du. EAJri gezurretan aritzea ere leporatu dio Otegik, erakundeetatik jeltzaleak kentzen saiatuko direnik ez ei dute esan.

  • Arnaldo Otegi

    Arnaldo Otegi

    28:46 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, PSOEk eskuinaren presioari men egiten badio Nafarroan, estatuak dituen gainerako arazoetan ere berdin egingo du, bai Kataluniako auzian, bai presoenean. Hori dela eta, bere ustez PSOEK Nafarroan zer egiten duen ikustea garrantzitsua izango da, legealdiak hartuko duen norabidearen aurkezpen karta izango baita.

PSN gobernua osatzera ausartuko balitz eta horretarako EH Bilduren abstentzioa beharko balu, Otegik dio sozialistek eurekin hitz egin beharko dutela, eta iraintzeari utzi beharko lioketela.

Bestalde, Otegik gezurretan aritzea leporatu dio Eusko Alderdi Jeltzaleari, esateagatik EHBILDUren lehentasuna dela ahal duen tokietan Podemosekin bat egin eta jeltzaleak erakundeetatik kanporatzea. Gezurra dela dio, inoiz ez dutela horrelakorik esan. Jeltzaleei leporatu die gaitz guztien ardura EHBILDUri egoztea.

Estatus berrirako testu artikulatua Eusko Legebiltzarreko lantaldean aurkeztuko dutela berretsi du Otegik. Ukatu egin du hainbat puntutan adituek aurrerapausorik egin dutenik eta eurek lana egin izana, lantaldeari egin nahi izan dioten ekarpena dela esan du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena