13:10

Faktoria

Juan Inazio Hartsuaga

'Euskarak ez badu inon nagusitasunik, zulora goaz'

Hizkuntzaren egoeraz, mitologiaz eta asmakuntzez aritu gara ekonomialari, hizkuntzalari eta antropologo tolosarrarekin: 'Asmagintzan, eguneroko ogia da porrota'

  • Juan Inazi Hartsuaga

    Juan Inazi Hartsuaga

    26:05 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Klabea dago euskararen estatusean eta prestijioan', iritzi dio Juan Inazio Hartsuaga antropologo eta hizkuntzalariak eta, euskararen kasuan, juxtu kontrako bidean goazela: 'sumisiora' bidean. 'Inork ez du bigarren mailako izan nahi', gehitu du, eta horregaitik dagoela, gaur egun, euskararekiko atxikimendua hain kolokan. Ondorioz uste du behar-beharrezkoak direla euskara nagusi izango diren eremu normalizatuak. 'Euskarak ez badu inon nagusitasunik', ohartarazi du , 'zulora goaz'. 'Faktoria'n Maite Artolarekin izandako solasean azaldu du 'hemen ezer berririk asmatzen ibili baino hobe litzatekeela mundura gehiago begiratzea' eta, erresistentziatik harago, erakunde eta alderdiek urrats eraginkorrak ematea: 'EAJ eta EH Bilduk gero eta antzekotasun gehiago dauzkate euskararen alorrean'.

'Erreferentziak galduak dituen herria da Euskal Herria'. Mitologiaz eta jakintza horri buruz dagoen ezjkintasun maila eta interes faltaz ari zela bota duen esaldia hori. Mitologia du, hain zuzen ere, antropologo tolosarrak bere ikerketa-gai nagusia. Nolanahi ere, 'onddoak basoan bezala', gai bati heldu eta beste jakingarriak ere topatu ohi ditu bidean. Hala topatu zuen, patata tortillaren jatorriaren bila zebilela, euskal errezeta zaharrena izan litekeena, 1604ean Liejan idatzitakoa: tourte de Biscay edo euskal tarta. Hura berritu eta merkaturatzeko lanean ari da orain. Asmo honek bidea topatuko duelakoan dago, asmakuntzan ari denak badakien arren, 'eguneroko ogia dela porrota'. 'Jabetzen bazara', zehaztu du ,'asma ezazu eta egin ezazu esaka ibiltzen diren guztiak funtzionarioak dira'.



Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena