10:17

Faktoria

Estepan AldamizEtxebarria

'Oso nekosoa da 'ezin da' leloaren kontra egitea beti'

Erretiroa hartu berritan, ETBz, telebista publikoaren etorkizunaz ofizioaz eta bizitzaz aritu da kazetari eta aurkezle historikoa

  • 31:03 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wikipediak jada kazetari erretiratu gisa aurkezten duen arren, Estepan Aldamiz-Etxebarriak ez du uste bere lan ibilbidea amaitu denik: 'ETBko aldia amaitu da', esanez abiatu du elkarrizketa. 36 urte iraun dituen aldia izan da. Bera izan zen 1982 urtean Hanburgora trebatzera joan zen profesional talde historikotik erretiroa hartzeko geratzen den azken kazetarietako bat. Urte guzti horietan, ETB1ean aritu da, euskarazko katean aurkezle. 'Anai pobrearentzat diru iturriak beti dira murritzagoak', esan digu, eta 'nekeza' egin izan zaio, beti, 'ezin da' leloaren kontra egin beharra. ETBn langile finko lan egitearen pribilejioaz ere mintzatu da, eta erreta egoteko langileek duten joera ulertezinaz: 'Minbizi moduko bat da. Energia asko kentzen du eta ez dugu energia sobran'. Bizitza bera borrokaleku dela iritzi dio eta, alde horretatik, ETBk, telebistak eta, orohar publiko den guztiak izan behar duela hala: 'Hobetzeko bada, hobe', zehaztu du, ordea.

Venezuela jaioterriaz eta han bizi duten une zailaz, transizioan jasotako hezkuntzaz, trangresioaz, migratzaileez eta orain dituen proiektuez ere aritu da. Hemendik aurrra, autokarabanan ibiliko da gora eta behera, 'bakarrik-edo'.

 

 

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena