10:16

Faktoria

Mikel Sagarzazu, autista

'Fantasia falta da autistoi buruz hitz egiterakoan'

Mikel Sagarzazu autista da, gaztea zenean Asperger sindromea diagnostikatu zioten.

  • Mikel Sagarzazu

    Mikel Sagarzazu

    27:43 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Sagarzazu aktorea da. Hala aurkeztu du bere burua baina, badu beste ogibide bat. Gureak-en lan egiten du eta autismoa duten gazteei laguntza ematen die.

Mikelek gaitasun bereziak ditu: informatikan aditua eta zalea da, hizkuntzak menderatzen ditu eta musikan iaioa da. Baina, trebetasunekin batera, gabeziak ere baditu. Mikel Sagarzazuri asperger sindroma diagnostikatu zioten gaztetan. Autismoaren espektruko sindromea da eta egunerokoan eragozpenak sortzen dizkio. 'Sentimenduak adierazteko zailtasuna' edota parean dagoenari 'begietara beguratzeko ezina: 'Alboan duzun hori aspertzen ari ote den beldur naiz', esan digu Mikelek. Zaila egiten zaio emozioak adieraztea.

Autismoaren  buruzko klitxeak hautsi egin nahi ditu. 'Fantasia falta da autistoi buruz hitzegiterakoan', esan digu 'Faktoria'n. Eta beste hau ere bai: 'jendea ez da konturatzen baina, internet hasi da gizartean, autismoaren antzeko kualitatea sortzen. Ez bat batean baina, teknologiak piskanaka, autista bihurtu gaitu'.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena