10:11

Faktoria

Tomas Burutaran psikiatra

'Mugikorrak eta teknologia dosifikatu behar ditugu, ondorioak sahiesteko'

San Rafael fundazioan lan egiten du Tomas Burutaran psikiatrak.

  • Pianista bat San Rafael fundazioan pazienteei musika eskaintzen. Argazkia: Euskadi Irratia

    Pianista bat San Rafael fundazioan pazienteei musika eskaintzen. Argazkia: Euskadi Irratia

    29:46 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur egun bizi garen abiaduraren gurpilzorotik ateratzen asmatu behar dugu, etorri litezkeen ondorioak galerazteko. Tomas Burutaran psikiatraren iritzia da. San Rafael fundazioan lan egiten du berak. Donostian etxe bat dute eta han bizi dira, buruko gaitzak dituzten eta itsu dauden 14 emakume. Erdi eta erdi, erdi itsuak, erdi buruko patologiaren bat dutenak dira. San Rafael emakume itsuekin lanean hasi zen elkartea baita.

Burutaran doktorea kezkatuta dago gaurko gizartean ikusten duen estres eta abiadura ikusita eta prebentzioa eskatzen du: "jendea ondo dagoenean lan egin behar da. Mugikorrak eta teknologia dosifikatu behar dira eta haurrekin hasi behar dugu lanean". Txiki-txikitatik ikusten ditu berak, sakeleko eta gailu teknologikoekin, "9 urterekin gurasoen mobilak erabiltzen ikusten ditugu, edo lehenago et ahori da, ondoren etorriko denaren aurrekaria". Estresa, besteren artean.


San Rafel egoitzan ze lan egiten duten eta bere ibilbide profesionalaren laburbilduma egin ditu Tomas Burutaran psikiatrak, 'Faktoria'n.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena