12:36

Faktoria

Pako Aristi

'Dron bat, adibidez, ez daukat'

'Rosa itzuli da' liburua idatzi berritan euskal gizartearen desideologizazioaz aritu da: 'Desideologizaziora doan gizarte bat, desaktibaziora doa'

  • 27:59 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kartzelara sartu aurretik 'Rosak ezagutu zuen mundua ezagutu nuen nik', azpimarratu du 'Faktoria'ko hurbileko elkarrizketan Pako Aristi idazleak, manifestazioak eta intsumisioa adibide gisa jarrita. 'Eta harrez geroztik', iritzi dio, 'izan da gainbehera bat, euskal gizartearen moteltze bat edo lokartze bat. Ostalaritzaren goraipamen infinitibo bat, adibidez, non dena jatea eta edatea den, ondo pasatzea eta irri egitea. Ikusi dut halako euskal Disneyland bat'.  Ildo horretatik gogoratu 'Anoetako kanpo-futbolari hamar milioi euro eman dizkiola Jaurlaritzak eta hortik ikusten dela zer bultzatu nahi duten eta zer ez'. Adibidez, liburudendak. Bere liburua, adibidez, Urola-Kostan Zarautzen baizik ezin dela erosi gaineratu du.

Rosa itzuli da eleberrian, 'ezker abertzaleari bereziki ez, gizarte guztiari' egin diola kritika zehaztu du. Borroka armatuan aritutako zenbaitzuk kartzelan 25 urte eman ondoren kalera atera eta entzun dituztenak gogorarazi ditu, eta preso ohi askok 'iruzurra' sentitu dutela. 'ETAko militante bat jarri nahi izan dut hemen, zeina oso gutxi ateratzen den komunikabideetan. Parot doktrinarekin irten ziren 80tik gora, eta prentsan ez dut bat bakarrik ikusi. Denak ari dira haietaz, baina protagonista zuzenak ez dira agertzen'.

Politikoki bere buruaren jabe dela, eta idazteak ematen dion tresnaz baliatzen dela kontatu digu. 'Testu argitaratuak badu bere garraintzia. Pentsa, eskelak bertso eta guzti jartzen dituzte'. Libre idazten duela adierazi du eta autozentsuratuko balitz,  'erdia ere ez lukeela idatziko.

Horrela bizi da 'gustora', libre, diruak gehiegi kezkatzen ez duela eta teknologia berrienetatik aske, sakelako telefonorik gabe, esaterako. 'Behar duen guztia badut. Dron bat, adibidez, ez'.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena