11:51

Faktoria

Begoña del Teso

'Jaiotzean amari esan zioten ez nuela hitz egingo. Eta badakit hizketan!'

'Ez badakizu gauza batzuk ez direla ezinezko, ez dira ezinezko'. Motoez, zezenez eta, batez ere, zinemaz hitz egin dugu zine kritikariarekin

  • Begoña del Teso

    Begoña del Teso

    22:18 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erretiroa hartzean ez du zinemarik ikusi ere egin nahi Begoña del Tesok. Are eta gutxiago, ¡kritikarik osatu edo eta inorri galderarik egin. Morroi gor-mutu batekin joan nahi du leku urrun batera, zehazki, Gailur ekaiztsuak filmeko Yorkshire-eko mortuetara . 'Ez dut hitz egin nahi inorekin. Morroia beharko nuke esnea eta horrelakoak ekartzeko. Gauza fuertexeagoak, nik izango nituke, adibidez, tabakoa. Mortuan arbol bakarra legoke eta arbol horren azpian moto klasiko britainiarra eta liburu pila bat'. Bere bizitza ideal horretan, zezenak gehitzea bakarrik falta izan zaio. Baina Maite Artolarekin 'Faktoria'n izan duen elkarrizketan, hori ere kontatu zuen, 'idixko batek harrapatu zuenean, ulertu zuelako dela'.  'Badakit', esan du bere pasioaz, 'leinu bateko azken alea naizela'.

'Ez badakizu gauza batzuk ez direla ezinezko, ez dira ezinezko', esan du. Bere bizitzaz eta, batez ere, zineaz hitz egin du Begoña del Tesok, bere zuzendari maitatuez eta zine munduan gorrotatzen duenaz. 'Metoo?', galdetuta beste itaun batekin erantzun du berak. 'Sorgin ehiza?'. Aritu da Angelina Joliez eta Asia Argentoz -'mesedez, emakumeek beti jakin izan dugu gure gorputza nola erabili-'. Baina behin eta berriz egin du elkarrizketa abiatu duen soinu bandara eta protagonista berera: Scarlet O'hara-ra. 'Bizitzak ezin du zure kontra, indartsua baldin bazara'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena