12:38

Faktoria

Emiliano Lopez Atxurra

'2030ean Petronorren erdia gasolina izango da, gainerakoa berriztagarria'

'Gu, europarrak, pigmeoak gara: Txina ari da mugikortasun eta energia arloan agenda finkatzen'.'Dieselaren auzia ere gezur handi bat da, Txinako automobilgintza merkatuaren beharrak bultzatutakoa'.

  • Emiliano Lopez Atxurra

    Emiliano Lopez Atxurra

    28:40 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak argi dauka epe laburrean energia mota guztien beharra izango dela gizartearen eskariari erantzuteko baina "trantsizio energetikoa gertatu egingo da, bai ala bai" eta gai horri buruz dugun ikuspegia aldatu ezean, "kolonizatu egingo gaituzte". Etorkizuna, Lopez Atxurrak 'Faktoria'n esan digunez, konpainia multienergetikoena izango da eta "Petronor ari da pixkanaka errealitate berrira egokitzen".

Izatez, Petronorreko presidente exekutiboaren arabera, "2030ean Petronorren negozioaren erdia gasolinatik etorriko da eta beste erdia berriztagarriei lotutako produktu energetikoetatik".  Sektore automobilistikoa jada transizio batean sartu da: "Txina ari da mugikortasun elektrikoaren aldeko benetako apostua egiten" eta hark markatzen du agenda. Dieselarena ere 'gezur handi bat da', Txinako automobil sektorearen beharrak bultzatuta.  2018garren urtea Petronorrentzat iazkoa baino urte hobea izan liteke: 'Ez da Petronorrentzat hau urte txarra izango',  ausartu da esaten.  Petronorrek sortzen duen kutsadurari buruz galdetuta,  bestalde, zera erantzun du: 'Jasangarritasunaren alde guk egiten duguna oso enpresa gutxik egiten du hemen'. Prest legoke Lopez Atxurra Legebiltzarrean horri buruzko behar diren azalpenak emateko, 'enpresa guztiek gauza bera egiten badute'.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena