13:19

Faktoria

Koldobika Jauregi

'Ikuilu batean sartuta daukate kultura'

'Dantza' filma aurkeztu berritan, herri honek tradizioaren eta transmisioaren garrantzia ahaztu egin duela iritzi dio eskulturgileak eta artea fribolizatu egin dutela

  • 28:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dantza Zinemaldian estreinatu den astean etorri da 'Faktoria'ra, filmako zuzendari artistikoa: Koldobika Jauregi eskulturgilea. Esaldi kolpeka aritu da, herriaz, kulturaz eta politikaz, kritiko eta zorrotz, baikorra dela azpimarratu nahi izan duen arren elkarrizketa itxi duen baieztapenean.

'Tradizioa ahaztutzen ari den herria da gurea'. Elkarrizketako esaldi-kolpeetariko lehena izan da.  'Jakintzarik gabe beste edozein herri bezalakoa gara', azpimarratu du eta, gogoratu du, euskara ez dela nahikoa herri baten nortasuna finkatzeko: Iraganari buruzko 'informazio hori gabe, beste edozein herri bezalakoa gara', iritzi dio. Eta hari horretatik azpimarratu du transmisioaren beharra: 'ikasitakoa, erakutsi egin behar da', esan du, patenteen mundu honetan justu kontrakoa egiten ari garela iritzita.

Alkizako eskulturgileak uste du 'artea fribolizatzen ari garela',  Cullinary Center' bezalakoak bultzatzea dela orain erakundeen benetako interesa, 'kulturak ez duela inongo pisurik',  eta 'ikuilu batean sartuta daukatela'.  Ikuilu batean kultura, eta biltegi batean sartuta, oraintxe , 'Arbolaren egia', ETAren amaiera irudikatzeko Baionako Herriko Etxearen aginduz egin zuen eskultura. 'Kanpaina bat izan zen haren kontra', salatu du, baina baduela Jean Rene Etxegarai auzapezaren hitza, jarriko dutela berriz ere jendaurrean, kalean, aizkora buruz behera duen arbolaren irudia.

Arbola, Koldobika Jauregiren iruditeriako elementua, eta natura bere erlijioa. 'Gu natura gara', gogoratu du eta 'naturari gertatu zaion istripurik txarrena' dela gizakia: 'Artea, politika... hori ez da ezer. Gure buruari egiten diogun engainuak dira'.

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena