11:20

Faktoria

Anari

'Eguzkitan nago'

'Aurreko diskoaren eta ondorengoaren artean' ikusten du bere lekua, ez artista konsagratu gisa. Datorren astean jasoko du Adarra saria.

  • 35:31 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

'Eguzkitan' sentitzen da Anari, 'zoriontsu eta bitalista' bizitzan, eta 'pozik' bere musika ibilbideak ekarri dioenarekin.  'Triunfalismorik gabe' baina eskertuta jasoko du Donostiako Udalak euskal musikari egin dion ekarpenagatik datorren ostegunean emango dion Adarra saria. Victoria Eugeniako kontzerturako sarrerak aspaldi agortu izana 'sari eder-ederra' egin zaiela aitortu du, zeleen erantzunak betetzen duela, bereziki. 'Ez dugu zale asko leku askotan. Baina gure zaleak leku askotan daude', esan du: 'Ez gara beti horrela ibili'.

'Eguzkitan nago', aitortu du. Une musikalaz bezala une bitalari buruz mintzatzerakoan, ere bai: 'Zoriontsua eta bitalista naiz', nahiz eta onartzen duen bere musikak goibeletik eta tristetik gehiago duela -'idaztera alde horrek bultzatzen nau'-. Inspirazioa goibeltasunean bezala bilatzen du naturan, eremu berrien bila ihesean ere ibiltzen den arren: 'Espiral bat da nire kantugintza, eta bueltaka-bueltaka saiatzen naiz beste errealitate batzuk ekartzen'.

Etxepe berean izen handiko sortzaile batekin bizitzeak bere lanari egin dion ekarpenaz ere aritu da. 'Beste gauza askoren artean, asko miresten dut Maialen. Filtro bat da eta testigu bat ere bai', kontatu du eta, 'oso eremu diferenteetakoak izanik ere, sortzailearen kezkak ondo errekonozitzen' dituztela batak bestearengan.

Gizonezko banda bat zuzentzen duen emakumea izateak dakarren salbuespentasunaz, feminismoaz -'sentitzen dut sekulako suertea feminismotik bultzatu den mugimendu honen lekuko izateaz'- eta belaunaldi berriez ere mintzatu da Anari 'Faktoria'n.  Hitza haiei eman behar zaiela uste du eta euskal kulturak ere behar duela horretatik: 'Euren garaia da orain'.

 

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena