12:06

Faktoria

Juan Carlos Perez

'Urgentzia nuen musika gaztetan. Orain emozionatzen nauen mundu amaitezina'

Maiatzean 60 urte beteko ditu Juan Carlos Perezek, eta 40 abenduan, Itoizek. Gertuko elkarrizketan oroitu ditu lehengoak eta oraingoak iragarri: 'Saturraran' opera izango da bere lanik handiena.

  • 29:07 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Gaztetan pentsatzen nuen musika berehala bukatzen zela, urgentzia bat zela", baina hasi zen bide bat eta beste bat urratzen eta jabetu da sekula ez dela bukatzen bere munduan, musikaren "mundu magikoa": "emozionatzen nauena". Juan Carlos Perez musikari eta konposatzaileak ostiral honetan 'Faktoria'n egindako elkarrizketara ekarri duen lehen gogoeta izan da hori. "Deskubritzen jarraitzen dut", azpimarratu du. Espiritu horrekin ari da bere ibilbide profesionaleko obra handiena izango dena osatzen: "Saturraran" opera. Kirmen Uribek egin duen liburuxkaren gaineko moldaketak egiten ari da oraintxe. "Lehen aldia da", esan du, "hitzei musika jartzen diedana. Nire ibilbidean beti izan da aurrena musika eta gero etorri dira hitzak".

Oraingoaz bezala, aritu da iraganaz ere: iragan gertukoaz -Musikenen zuzendari akademiko gisa egin zuen "abentura intentso baina garratzaz", besteak beste- baita urrutiagoko iraganaz ere. Maiatzean bertan beteko baititu Perezek 60 urte. Eta abenduan 40, Itoizek. Harekin batera, 'Lau teilatu' kantak ere bai. "Oso biluzik sentiarazi nau. Hain da sintzeroa, benetakoa, hain nerabea..." , esan du eta "emozioa kendu egin behar zaiola kantari", nahiz eta, orain gutxi begirik bildu ezinean irratian entzun,  eta zein ondo grabatua zegoen konturatu den. "Kanta ona da, zirkularra", esan du.

Itoiz sortu zeneko hamarkadaz eta 80ko garai politiko gogorrak ere oroitu ditu, eurentzat, ezeren gainetik "hippy eta rock garaia" zen hura: "Beste perspektiba batean geunden. Maitasunaren aldeko ginen; ez gerraren aldeko. Aukera politiko bat da apolitikoa izatea. Orduan, akratak ginen. Giro hori bizi genuen. Eta giro horretan sinisten dut orain ere".

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena