11:24

Faktoria

Gorka Urbizu

'Euskal Herrian bertan ere kosta zitzaigun pareta eraistea'

"Infrasoinua gara baina BECen 10.000 lagunek entzungo gaituzte", esan digu Berri Txarrak-eko kantariak gizarte gaiei buruzko bere kezkak biltzen dituen elkarrizketa gertukoan.

  • 34:24 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Rocka jada ez dago lehen lerroan", Gorka Urbizuren esaldia da: "jada ez da peligrosoa. Badirudi gehiegi bezatu dela". Rocka infrasoinua dela adierazten duten adierazleak ikusten ditu, horien adibide bat, agintearen kontrolak jo-puntuan rapa jarri izana: "Zentsuaren fokua, estilistikoki, rapean dago eta horrek ere ematen du zer pentsatua".

Zer pentsatua ematen dioten gizarte-gaiez aritu da 'Faktoria'n, hain zuzen ere, Berri Txarrak taldeko kantaria. Bereziki, gizarteak daraman joeraz: "Bolantea karramarro batek edukiko balu bezala goaz", iritzi dio, eta norberarengandik hasi behar dugula ingurura begira:  Kezkatuta agertu da, adibidez, "borrokaren lehen lerroan pentsiodunak ikusteaz", edota, baita ere, "arrazakeria light hori gure gizartean cool dela" jabetzeaz.  Borrokarako aukerak badirela uste du, Euskal Herrian politikoki "lozorrotik atera beharko dugula" eta mugimendu feministak deitutako manifestazioen ondotik, esate baterako, "birkolokatu beharko dugula denok".

Euskal kulturaz eta Berri Txarrakek hautsi duen kristalezko sabaiaz ere hitz egin du Urbizuk Maite Artolarekin izandako solsaldian. "Inertzia batzuk nagusitzen dira. Rocka hartu izan da zarata egiten duten kontu bat bezala. Euskal Herrian bertan ere kosta zitzaigun pareta hori eraistea".

Euskal eszenari buruz maizegi salbuespenetik hitz egiten dela nabarmandu du baina, eurena salbuespena izanda ere, konplexuak askatu beharra iradoki du.  "Gauza batzutarako, gure txikitasuna edo gure subaltertasuna, de quita y pon bezalakoa da. Komeni zaigunean txiki gara eta komeni ez zaigunean ez gara hain txiki. Beti gure abiapuntua infra dela uste dut: infrasoinua gara eta entzun egingo zaituzte", azpimarratu du.

Bihar, 10.000 lagunek entzun ere. Jai berezia izango dela agindu du BECen, "gure 2.002 kontzertuak kontzentratuko dituena". Sorpresak iragarri ditu Urbizuk, bertakoak eta atzerrikoak. "Inoiz egin dugun ahaleginik handiena da. Guretzako berria da. Beti gorrotatu egin dugu estadioko rocka baina orain tokatu egingo da". Infrasoinua izan arren,  euskal rocka "ez baitago hilda".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena