13:02

Faktoria

Rafa Olaizola

'Mota guztietako sufrimentuei zabaldu behar zaie bihotza, eta barkatu'

Zarauzko PPko zinegotzi ohia abenduaren 8an apaiztuko da eta Errenterian jardungo du. Julen Mendoza alkateari kalean bostekoa emana dio jada. Harekin elkarbizitzaren alde lan egiteko prest agertu da.

  • Rafa Olaizola. Argazkia: Euskadi Irratia

    Rafa Olaizola. Argazkia: Euskadi Irratia

    23:06 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zarauzko PPko zinegotzi zela bizkarzainekin egin zituen 12 urteak, jada, ,"anekdota txiki bat" dira bere bizitzan eta elkarbizitzaren aldeko lanean aritu nahi luke Rafa Olaizolak, orain, Errenteriako apaiz gisa egingo duen jardunetik. Euskal Herrian eta, Errenterian bertan, "orain arte pentsaezinak ziren gauzak" gertatu direla esan du eta bide hori finkatzeko "mota guztietako sufrimenduen" aurrean, "bihotzak zabaldu", "entzun", "aurrekoarekin hitz egin eta barkatu" egin behar dela uste du. Julen Mendoza Errenteriako alkatea kalean ezagutu du, emana dio jada bostekoa, eta aurrerantzean "berarekin egoteko aukera gehiago" ere izango dituela azaldu du.

Abenduaren 8an apaiztu ondoren, datorren urtean hasiko da meza ematen bertan. Iruñeko seminarioan ikasketak amaitzen ari da oraintxe. Zarauzko bizimodua, lana eta politika utzi, eta erlijio bizitzara itzulia egiteko hartutako erabakia burutuko du hala. Txikitatik bizi zuen fedea, ama oso sinistuna zuen eta "haren otoitzak barruan geratzen dira". Gaztetan seminarioan sartzeko erabakia hartua zuen, baina ama hil egin zitzaien, eta aita zaintzea egokitu zitzaion orduan. Baina hura ere joan zenean, orain zortzi urte, "atera nuen berriz, bihotzean gordea nuena".

Elizaz aritu da Olaizola 'Faktoria'n egindako elkarrizketan, zelibatoaz, baita pederastia kasuez ere. Juan Kruz Mendizabalez esan du "ezagutzen duenak badakiela, gizon herrikoia eta eskuzabala dela. Kolpe gogorra izan da kristauentzako". "Pena handia ematen dit honek, eta kasu honetan egin behar dena da, biktimei hitza eman, beste kasurik balego, atera daitezen. Ixilik egoteak ez dio mesede egiten inorri". Inoiz kasu bakanen baten berri izan duela aitortu du, eta horrelakoak beste eremuetan gertatu izan direla. "Umeen eskubideak kontutan hartuta", hala ere, "biktimen lasaitasunerako, hori publiko egitearen" alde agertu da, "zalantzarik gabe".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena