15:27

Baipasa

Zuria eta beltza

Zebrak beltzak dira!

Maialen Otermin | EITb Media

Zuriari eta beltzari tarte berezia eskaini diogu Baipasan. Animalia zuri-beltzak izan ditugu hizpide, 'Txuri ta beltz' izeneko otordua ezagutu dugu, argazkilaritza analogikoan eta zuri-beltzean batez ere lan egiten duen argazkilari bat gonbidatu dugu. Bukatzeko, jolas egin dugu: nola ez, xakean!

  • zebra

    zebra

    34:57 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ane Jaime albaitariak zebrak beltzak direla azaldu digu, eta marrak zuriak dituztela. Zebrak bakarrik ez, hartz txuria ere beltza omen da, eta panden eta orken koloreei buruz ere azalpenak eman dizkigu.

Juxe Areta Goñik Black Irudi Faktoria argazki estudioa du, eta bere hitzetan, bere bizitza zuri-beltza da. Izan ere, argazki gehienak zuri-beltzean ateratzen ditu, modu analogikoan, gainera. Estetika hori lantzearen arrazoia ere kontatu digu.

Belen Urrutia Hualde, aldiz, Elbeteko ostatuko sukaldaria da, eta ondo baino hobeto daki 'Txuri ta beltz' platera prestatzen. Zer den, eta nola prestatzen den azaldu digu.

Bukatzeko, jolas egin nahi izan dugu. Mikel Larreategi xakelari eta nazioarteko xake epaileak pieza zuriak aukeratu ditu. Izan ere, xakearen piezak ere, zuriak eta beltzak dira. Kolore hauen arrazoiaren eta joko honen koloreek izan duten eboluzioaren inguruan aritu da.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena