18:37

Baipasa

Gure Haria

Pasahitzaren Nazioarteko Egunean, zibersegurtasunetik kode sekretuetaraino

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Pasahitzak ondo aukeratzeko gakoak eta leku esklusiboenetara eramango gaituzten pasahitzak.

  • Pasahitzaren Nazioarteko Eguna

    Pasahitzaren Nazioarteko Eguna

    35:34 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaurko eguna hasi duzuenetik, zenbat aldiz sartu behar izan duzue pasahitzen bat gailuren batean edo lainoan zein bestelako eremu birtualetan gordeak dituzuen kontuetan? Behin, bi, hiru aldiz? Gehiagotan? Eta zenbat pasahitz erabili dituzue? Zenbat pasahitz desberdin kontu bakoitza zabaltzeko? Ala pasahitz bera erabiltzen duzue leku guztietan sartzeko? Horrela bada, "Baipasa"n izan ditugun gonbidatuek esan digutena entzun nahiko duzu. Eta, bestela ere bai. Izan ere, Pasahitzaren Nazioarteko Eguna den honetan zibersegurtasunaz hitz egin dugu Eriz Lopetegui BCSC Zibersegurtasun Euskal Zentroko eragiketen ingeniariarekin eta kutxa gotorrei buruz Lejarreta Segurtasunako Ana Maite Zapirainekin.

Baina pasahitzek eta ezkutuko kodeek badute alderdi ludikoago bat ere. Esaterako, Donostiako The Blind Pig speakeasyko atea horrela zabalduko zaigu, Xabi de la Mazak esan digunez: kode bat eskuratuta. Eta Azkoitian, asteburu honetan, Holz Und Blech lemapean, Zuhaitz Urain disko jartzailearen omenezko musika elektronikoko jaialdiaren 6.edizioa egingo dute eta Julian Balenciaga antolaketa taldeko kideak eman dizkigu xehetasun guztiak. Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena