14:24

Amarauna

El Hoyo Antzoki Zaharrean

Galder Gaztelu-Urrutia Donostiako Antzoki Zaharreko estreinu aurretik

Sitgesen pelikula onena, publikoaren saria, zuzendari onena eta efektu berezien saria jasota dator Beldurrezko eta Fantasiazko zinearen astera. Toronton publikoaren saria ere eskuratu du pelikulak.

  • El Hoyo pelikula Galder Gaztelu Urrutia

    El Hoyo pelikula Galder Gaztelu Urrutia

    14:27 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antzoki Zaharreko emankizuna aurretik, sabelean tximeletak dituela aitortu digu Galder Gaztelu-Urrutiak, baina publikoari gustatuko zaiola uste du berak. Ez zuen berehalakoan pentsatuko hain pelikula xumeak hain bide luze eta oparoa egingo zuenik. Sitgesen eta Toronton ez ezik, Austinen ere txalotu dute El Hoyo filma. Janaria darabil metafora gisa bere aurrenengo filmak. Plataforma batean dabil gora eta behera janaria.  Soberan dugunarekin zer egiten dugun eta urri dugunarekin zer galdetzen digu pelikulak. Erantzunkizuna besteen bizkar utzi gabe, ikuslea ataka zailetan jartzen du bere buruari galderak eginez.

Bilbon Zorrozako pabilioi batean grabatu zuten filma sei astean, eta oso aurrekontu xumearekin. Ikusentzunezkoetan bide luzea egina du Gaztelu- Urrutiak, ehunka iragarki eta baita labur metraiak ere. Bere aurrenengo pelikula, inguruko profesional eta lanbidean lagun izan dituenekin egin du. Sarien alde onena, taldearen poza izan dela dio Gaztelu - Urrutiak. Azaroarn 8an estreinatuko dute zine aretoetan eta ondoren Netflix plataformak emango du El Hoyo mundu mailan. Txoratzen dago bera filmak duen zabalkundearekin. 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena