Amarauna

Aurkezleak : Gorka Otaegi

Larunbat, igande eta jai egunetan 10:00etatik 13:00etara.

Kontaktua : amarauna@eitb.eus

Amaraunak harrapatuko zaitu astebururo. Goizak era entretenituan igarotzeko modu egokiena.Gorka Otaegik gidatuta
1 / 30 Hurrengoa
Zergatik maitatzen eta gorrotatzen ditugu txerriak aldi berean?

Zergatik maitatzen eta gorrotatzen ditugu txerriak aldi berean?

Erakargarri bezain nazkagarriak iruditzen zaizkigu. Platerean plazerra eragiten digute, baina zikinkeriarekin eta portaera desegokiekin lotzen ditugu. Zerriekin dugun harremana kontraesankorra da, geure izaeraren erakusle. Juan Aldaz soziologoak zerrien betaurrekoak jantzita begiratu dio gizarteari
Alaia Martin: Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da

Alaia Martin: "Txapelketa honetarako prestaketa luzea bezain lasaia izan da"

Alaia Martinek hitz horiek utzi dizkigu Gipuzkoako txapela jantzi eta biharamunean. Aitortu digu, azken hilabeteotan, "zaintzara eta bertsoetara bakarrik" egon dela eta asko eskertu du etxekoengandik eta bertsokideengandik jasotako babesa.
Itsu-makila baliatuz kalean ibiltzeko ikastaroa egin dugu Jakesekin

Itsu-makila baliatuz kalean ibiltzeko ikastaroa egin dugu Jakesekin

Herriko kaleak nolakoak diren ikasten ari da Jaskes Txapartegi 15 urteko gazte hondarribiarra. Hemendik aurrera, itsu-makila baliatuz antzemango du begien bidez ikusi ezin duena. Juanjo San Sebastián ONCEko erreabilitazio teknikariak gidatzen du lanketa horretan
Madag´Azkar: Ziburutik Afrikara boligrafo, liburu eta kasketak

Madag´Azkar: Ziburutik Afrikara boligrafo, liburu eta kasketak

Jone Lopez Manterola da Madag´Azkar proiektuko kideetako bat. Materiala biltzen ari dira Madagaskarrera bidaltzeko eta horretarako Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasleekin elkarlana egin dute.
Verena Hammes: Alemanian Euskal Herrian baino askoz gehiago programatzen dugu dena

Verena Hammes: "Alemanian Euskal Herrian baino askoz gehiago programatzen dugu dena"

Euskal Herriko bapatekotasuna gustatzen zaio orain 16 urte Donostiara etorri zen biologo honi. Baso tropikalez maitemindua,klima krisialdiaz kezkatua, Alemniako ogia ekarri digu dastatzeko.
Bizirik sentitzeko bizia arriskatu behar

Bizirik sentitzeko bizia arriskatu behar

Arriskua erakargarria zen William Finegann kazetari eta surflari estatubatuarrarentzat. Surfean topatu zuen zoriontasuna, baina baita beldurra ere. Juan Aldaz soziologoak ekarri digu surfaren historia kontatuz Pulitzer saria irabazi zuen gizonaren ibilbidea
Umeek eta gazteek ere pairatzen dituzte bihotzeko gaixotasunak

Umeek eta gazteek ere pairatzen dituzte bihotzeko gaixotasunak

Sara Sudupek 18 urte ditu, eta jaio aurretik kardiopatia bat detektatu zioten. Jaio eta bi egunera, Donostiako Ospitaletik Gurutzetako Ospitalera eraman zuten ebakuntza egitera. Maria Gonzalez ere izan da solasaldian, Lorea alabak kardiopatia bat baitu.
Pandemiaren ondorenerako iadanik ez nuen gogorik oholtzara itzultzeko

"Pandemiaren ondorenerako iadanik ez nuen gogorik oholtzara itzultzeko"

Aitorpen hori egin dio Benito Lertxundik Amaia Artetxe EITBko kultura arduradunari. Erreportaje honetan bere hitzak eta berarekin kontzertuetan lanean aritu diren bi kideren hitzak jaso dituzte, Lertxundiren musikaz lagunduta.
Lur Barnea, musikaren bidez Euskal Herriko historia kontatzen duen taldea

Lur Barnea, musikaren bidez Euskal Herriko historia kontatzen duen taldea

Aingeru Gorrotxategi Lur Barnea taldeko abeslaria da. Musika historikoa egiten dute; Euskal Herriko pasarteak kontatzen dituzte abestien bidez. Bi lagunek osatzen dute taldea; Eneko albokariak eta Aingeru gitarra-joleak.
Janire Atxurra: Alopeziarekin gaizki pasa nuen, baina orain horretaz hitz egiteko gai naiz Tik token

Janire Atxurra: "Alopeziarekin gaizki pasa nuen, baina orain horretaz hitz egiteko gai naiz Tik token"

Janire Atxurra Aulestiakoa da, eta Tik token bere bizi esperientzia batzuk kontatzen ditu. Esaterako, alopezia sufritu du eta horretaz hitz egin du Tik token. Umore handikoa da Janire, eta irakurtzea ere izugarri gustatzen zaio. Hori dela eta, liburuen iruzkinak ere egiten ditu.
Laure Ré: Murtzian ardi beltz sentitzen nintzen, hemen ez

Laure Ré: "Murtzian ardi beltz sentitzen nintzen, hemen ez"

Inguruan bizitakoagatik aitortu digu hori Laura Ré lorcarrak. Burgosen Ikus-entzunezkoak ikasi ondoren Euskal Herrira etortzea erabaki zuen eta iritsi orduko euskara ikasteari ekin zion.
Eraitz eta Amane: Askotan galdetzen digute nongoak ote garen, deseroso senti gaitezkeela pentsatu gabe

Eraitz eta Amane: "Askotan galdetzen digute nongoak ote garen, deseroso senti gaitezkeela pentsatu gabe"

Eraitz Gorrotxategi sortzez Guatemalakoa da, eta Amane Mei Otaegi Txinakoa. Jatorria dela eta, askotan egiten dizkieten galderei buruz aritu dira. Biak adoptatuak dira, eta aipatu dute oraindik gaiaren inguruan gizartean tabuak daudela.
1 / 30 Hurrengoa

Irratia zuzenean

emanaldi bereziak

Sabel Travel

Programa osoak

Programazioa Abenduak 21

Gehiago ikusi

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena