Irratia

Euskadi Irratia

14:16

Euskadi Irratia

Ostirala, maiatzak 20

Sumisio kimikoaz, "Faktoria"n

EITB Media

Sumisio kimikoaren biktima izan zen pertsona baten testigantzajasoko dugu, Espainiako Toxikologia Institututik azalduko dute zein izaten den ari den kasuen bilakaera eta Benito Morentin Auzi-Medikuntzako Euskal Erakundeko forentseak azalduko du droga horiek zein diren eta zer eragiten duten.

  • Bi edalontziren irudia

    Bi edalontziren irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sumisio kimiko bidez egindako delituei buruz arituko gara, ostiral honetan, Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegia. Espainiako Toxikologia Institututik azalduko dute zein izaten den ari den kasu horien bilakaera. Benito Morentin Auzi-Medikuntzako Euskal Erakundeko forentseak azalduko du droga horiek zein diren eta zer eragiten duten eta jasoko dugu, baita ere, sumisio kimikoaren biktima izan zen pertsona baten testigantza. 08:30etik 09:00etara osatuko dute irrati tarte hori.

Goizeko 09:0etatik aurrera, Pilar Kaltzada, Martxelo Otamendi eta Ramon Ibeas bilduko dira analisi mahaiaren bueltan.

Maddalen Arzallusek kantu bidez osatuko du 10:00ak arteko bidea.

10:00etan ekingo dio albistegiari Manu Etxezortuk. Hasteko, EITBren 40. urteurrena izango dugu hizpide hainbat gonbidaturekin: Xole Egia (EITBn inoiz eman dugun saririk handiena irabazitakoa), Jesus Perona (Tortolikaren egilea; ETBko arotz izandakoa), Ane Garmendia ("Oker"-en ahotsa) eta Edurne Garmendia (Mikel Garmendia bere aitari omenaldia eginaz Arraldeko BOGA-tik).

Segidan, Bermeoko arrain azokaz ariko gara Kepa Zumeta Bermeoko Udaleko Turismo zinegotziarekin, eta Elkanoren kontuak ekarriko dizkigu Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendariak. Idoia Torregarairen umore tartea ere izango dugu, eta bigarren aukerako eskolez ariko gara ADSIS fundazioaren Gasteizko eskolaren adibidea ezagutuz. Eider Iturrospe (irakaslea), Beñat Lopez (ikaslea) eta Samantha Alonso (ikaslea) izango ditugu.

Azken orduan, Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dortsalaren zozketa egingo dugu eta Maite Maiorarekin, 2017ko irabazlearekin hitz egingo dugu. Azkenik, Mugan taldea zuzenean ariko zaigu. Pablo Zurutuza (gitarra eta ahotsa) eta Garazi Aranburu (ahotsa) etorriko zaizkigu.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena