Irratia

Euskadi Irratia

14:11

Euskadi Irratia

Asteartean

Etxebizitzen okupazioa hizpide, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Augusto Maeso Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko magistratuak emango dizkigu azalepenak, eta Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalariarekin, emakume futbolarien grebaz ariko gara. 'Brexit'az ere ariko gara.

  • Okupatutako etxebizitza bat

    Okupatutako etxebizitza bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Augusto Maeso Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko magistratua gonbidatu dugu astearte honetako 'Faktoria' saiora, okupazioari buruz hitz egiteko. 09:30etik aurrera izango da hori.

Emakume futbolarien grebaz ere hitz egingo dugu Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalariarekin, astelehenean, Madrilen negoziatzeko bilera egin ondotik. 

Eguneko solasaldira batuko dira Ainhoa Etxaide, Nuria Lopez eta Javier Arrieta ere. Niko Cuencak ekonomiaz hitz egingo du bere tartean eta eguneko zutabea, berriz, Luis Aranberri ‘Amatiñok’  sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, 'brexit'az ariko gara. Buruhauste handiak ari da ematen. Nola bizi dute bertan bizi diren euskaldunek? Bi adibide jasoko ditugu. Cambridgen bizi den Maider Elizegi eta Londresen bizi den Laida Juanikorenaren iritzia ezagutuko dugu. Bestalde, Ane Irazabal kazetariak Awlad. Hesiak gainditu filma egin du. Haur errefuxiatuek eskolara joateko duten eskubidearen inguruko filma. Bere lehenengo filma bukatu berritan gurekin izango dugu Ane Irazabal. Gainera, eskola garaiko oroitzapenak jasoko ditugu Xabier Amuriza, Karlos Cid eta Nerea Ibarzabal-ekin eta Izadi eskola librea sortzeko egitasmoaz hitz egingo digu Iñaki Huegun guraso eta egitasmoaren sustatzaileak. Azkenik, Serious Business Zarauzko musika taldeak zuzenean joko digu musika eta euren ibilbidea ezagutuko dugu

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena