09:17

hiru3

Zinema Euskaraz

"Ama Mu etxera itzuli da", maiatzaren 13tik aurrera, zinema-aretoetan

EITB MEDIA

2022an Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren filma da. Estreinaldiaren harira, sarrerak zozkatuko ditu 3 Klubak bazkideen artean.

  • ''Ama Mu etxera itzuli da'' filma

    "Ama Mu etxera itzuli da" filma

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Ama Mu etxera itzuli da" filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, maiatzaren 13an, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker. 2022an Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren film luzea izango da honako hau.

Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Muri galdera bat datorkio burura: "Non dago benetan nire etxea?". Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin beharra dagpo berriro etxerako bidea aurkitzeko.

Christian Ryltenius da filmaren zuzendaria.

Zozketa, 3 klubeko kideentzat

"Ama Mu etxera itzuli da" lanaren harira, filma ikusteko aukera emango die 3 Klubak kideetako batzuei 12 sarrera bikoitzen oparituta. Bina sarrera bikoitz zozkatuko ditugu pelikula zinema-areto hauetan ikusteko, maiatzaren 14an, adostutako orduetan: Bilboko Golem Alhondigan, Donostiako SADE (Principe), Errenteriako Niessen, Getxo Zinema, Gasteizko Gorbeia eta Iruñeko Golem La Morean zinemetan.

Parte hartu sarreren zozketan


Iruzkinak

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    2:52

    3 kluba

    Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!

    3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!