16:46

hiru3

AGENDA

Bizkaiko museoek umeei bideratutako agenda zabala eskainiko dut urrian

EITB.EUS

Bizkaiko museoetan umeentzako aukera zabala izango da urrian zehar: tailerrak, bisita gidatuak, ipuin kontalariak, erromeria eta Erdi Aroko birsortze historikoa, besteak beste.

  • Arrantzale Museoko tailerra

    Arrantzale Museoko tailerra

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Urrrian Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzen dira eta, horren harira, Bizkaian hainbat ekintza eskainiko dira. Bizkaiko museoek bisita, tailer eta bestelakoak antolatu dituzte, etxeko txikienek ondarea modu dibertigarrian ezagutu dezaten.

ARKEOLOGI MUSEOA (Bilbo)

1. Familientzako tailerra: “Arkeologi saioa”

Iragana arakatuko dugu.

Egunak: urriak 13, 20 eta 27

Ordua / hizkuntza: 11:30etik 13:00era, euskaraz eta gaztelaniaz

Adina: 6-12 urte bitarteko umeak, gurasoekin batera.

Prezioa: umeak doan; helduek 3,50€

Izen-ematea: 94 404 0990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus

2. Bertsolari saioa: “Balkoitik-balkoira”

Bertsolari saioa egingo da Bilboko Unamuno plazan, Euskal Museoa eta Arkeologi Museoaren artean.

Eguna: urriak 19

Ordua: 13:00

Adina: adin guztiak

Prezioa: doan

Izen-ematea: 94 404 0990 / arkeologimuseoa@bizkaia.eus

LA ENCARTADA FABRIKA-MUSEOA (Balmaseda)

Familientzako tailerra: “Ardia eta artilea”

Espresuki familia artean (umeak eta helduak) gozatuz ikasteko ekimena; tradizioa eta ohitura jorratuko dira.

Egunak: urriak 20 eta 27

Ordua: 12:00etan

Adina: 6 urtetik aurrera.

Izen-ematea: 94 680 0778 / laencartada@bizkaia.eus

EL POBALEKO BURDINOLA (Muskiz)

1. Bisita + erakustaldia: “El Pobal burdinola”

El Pobaleko burdinolan egiten den bisita ibilbide gidatua da. Bisita gidatu horren helburua gaur egun desagertuta egon arren iraganeko garaietako ekonomian eta gizartean funtsezkoak izan ziren zenbait prozesu eta teknologia ezagutzera ematea da. Horretaz gain, burdinolako eta errotako makineria abiarazi izanak giza asmamena baliabide naturalak lortzeko nola erabili zen ulertzen laguntzen die bisitariei.

Sutegian errementariak egiten dituen forja-lanak eta ematen dituen azalpenek modu argigarri batean osatzen dute bisitaren berbaldia. Azken batean, horrekin guztiarekin lortu nahi dena da leku honetara hurbiltzen direnek bizipen didaktikoa eta atsegina edukitzeaz gain, gure arbasoen eskulangintzako jardueren lekuko diren horiek baloratzea. Izan ere, denok osatzen dugun gizataldearen identitatearen zati bat dira eta, horregatik, errespetatuak eta kontserbatuak izatea merezi dute.

Egunak: urriak 19 eta 26

Adina: adin guztiak

Prezioa: Orokorra: 5,50€ / Murriztua: 3,25€ / Doan: 12 urte arte

Izen-ematea: 629271516 edo info@elpobal.com / elpobal@bizkaia.eus

2. Murgiltze jarduera: “Ingudea eta dultzaina: Burdinolak soinua egin dezala!”

Dultzaina, txalaparta zaharra, erromeria, kalejira, atanborak eta baheak, adarra, tobera eta mailua, sonatak, arin-arina... eta gehiago. Ibilbide musikala, burdinolatik, errotatik eta Barbadun itsasadarraren ertzetik. Dultzainaren eta beste musika-tresna batzuen inguru folklorikoaren erakustaldia, modu dinamikoan eta elkarreragilean, mailu, turtuki,  hauspo eta errotariekin batera, makina hidrauliko horien konpasean. Alde musikala, Bizkaiko Dultzaineroak taldearen kontura; halaber, Lutxanako Dultzaina eskola-tailerrak metalezko dultzaina bat egiteko prozesua erakutsiko du.

Eguna: urriak 26

Ordua: 11:00etan

Adina: adin guztiak

Prezioa: doan

Izen-ematea: info@elpobal.com / 629 271 516

MUÑATONES GAZTELUA (Muskiz)

Antzezpena: “Bereterretxeren Kanthoria”

“Bereterretxeren Kanthoria” izenekoak Zuberoan du jatorria. Euskal Herriko baladarik zaharrenetako bat da eta XV. mendetik da ezaguna. Muñatonesko Salazartarrek jasandako bando-gerretan izandako zoritxarreko gertaera bat kontatzen du. Bertso horiek ahoz jakinarazi dira mendez mende, eta oso musikari ezagunek, esaterako, Mikel Laboak, interpretatu dituzte. Bego Alabazan narratzaileak olerki horien bertsioa sortu du, eta ikus-entzuleekin partekatuko du, eszenatoki oroitezin horretan.

Eguna: urriak 19

Ordua: 12:00etan

Adina: adin guztiak

Prezioa: doan

Izen-ematea: info@elpobal.com / 629 271 516

SANTIMAMIÑE (Kortezubi)

Umeentzako tailerra: "Ohitura zaharrak"

“Azken domeka” programaren barruan umeentzako tailera.

Eguna: urriak 27

Ordua: Bi txanda daude; 11:30etan eta 13:00etan.

Adina: 7-12 urte bitarteko umeak

Prezioa: doan. Izena ematea beharrezkoa da.

Izen-ematea: 94 465 1657 - 94 465 1660 / santimamine@bizkaia.eus

ARRANTZALEEN MUSEOA (Bermeo)

1. Bisita eta irteera itsasontziz: "Errituak: Madalen egunaren jaia"

Madalenak, Bermeon uztailaren 22ro ospatzen den jaia, ezagutzeko aukera ederra. Egun horretan ekintza sinbolikoa egiten da: Izaro irlaren aurrean teila bat botatzen da eta udalbatzak irla Bermeorena dela aldarrikatzen du. Ondoren, Elantxobe eta Mundakara doaz agintariak, eta herri horietan hotsandiko harrera egin eta herria irlaren jabea dela onartzen zaie. Eguna bukatzeko, Bermeora itsasontziz itzultzen dira eta jaia udaletxearen aurrean dantzatzen luzatzen da. Itsasontziz egingo den txango gidatu horren eskutik, egun horretan ospatzen den jaiaren jatorria eta tradizioa ulertzeko aukera izango da.

Eguna: urria  19

Ordua: 10:00etan

Adina: adin guztiak

Izen-ematea: Beharrezkoa da izena ematea. 94 688 1171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

2. Erdi Aroko jaialdia: “Bermistorian”

Bermeoko Alde Zaharrean, ekitaldiz beteriko Erdi Aroan giroturiko jaia izango da urrian. Museora sarrera doakoa izango da jaialdia den bitartean.

Egunak: urriak 18, 19 eta 20

Ordua: Egun guztia

Adina: adin guztiak

Izen-ematea: 94 688 1171 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Iruzkinak

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    2:52

    3 kluba

    Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!

    3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!