16:48

hiru3

ERREPORTAJEA

Arrantzaleen bizitza eta ohiturak ezagutzeko aukera paregabea, Arrantzaleen Museoan

EITB.EUS

Eusko Itsas Gudarosteari zuzendutako soilaru bat ere badago Bermeoko Museo honetan. Gainera, urte guztian zehar, adin guztiei zuzendutako ekintza ezberdinak eskaintzen ditu.

  • Bermeoko Arrantzaleen Museoa

    Bermeoko Arrantzaleen Museoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arrantzaleen Museoak Ertzilla Dorrean du egoitza, Bermeoko Portu Zaharraren gainean. Ertzilla Dorrea monumentu nazional izendatu zuten 1943. urtean. Zaharberritze lanak egin ondoren, 2014ko azaroan berriz ireki zituen ateak, eguneratutako erakusketa batekin.

Erakusketa egonkorrean arrantzaleen eta euren familien bizitza eta ohiturekin erlazioa duten gaiak ikus daitezke: gremio-elkarteak, itsasontziak eta historian zehar arraina harrapatu eta saltzeko erabili diren teknika desberdinak. Horretaz gain, museoko lau solairuetatik bat Eusko Itsas Gudarosteari buruzkoa da, gehien bat arrantzale euskaldunez osatuta egon zena.

Ikasle, ume eta familiei zuzendutako ekintzak

Hori guztia hobeto ulertzeko, urtean zehar hainbat ekintza egiteko aukera dute adin ezberdinetako bisitariek. Ikasleek bisita gidatu parte-hartzaileak egin ditzakete ikasturtean zehar. Hiru urtetik hasita, adin bakoitzarekin gai ezberdinak lantzen dira, eta azalpenak parte-hartzaileen adinera egokituak daude. “Arrantzaleen mundua”, “Arrainak eta balea”, “Arrain espezieak, “Arrantza motak Euskal Herrian” edo “Eusko Itsas Gudontzidia” landu daitezke.

Gainera, 5 eta 10 urte bitarteko umeek, opor garaian, arrantzaleen mundua ezagutzeko aukera daukate, jokoak eta eskulanak eginez.

Bestalde, azarotik maiatzera, familiei zuzendutako tailerrak egiten dira larunbatetan. Jarduera horien helburua familiako kide guztiek (umeek eta gurasoek batera) euskal arrantzaleen mundua ezagutzea da, tailer eta jolas dibertigarrien bidez.

Horietaz gain, beste ekintza berezi asko izaten dira museoan: kontzertuak, hitzaldiak, bisita bereziak, etab.

Urria, umeentzako ekintzaz beterik

Urriaren 5ean eta 19an, Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan, bisita bereziak eskainiko ditu Arrantzaleen Museoak: “Errituak: Madalen eguneko jaia”. Museoan bisita egin ondoren, itsasontziz ibilbidea egingo dute, Izaro irla inguratu eta Elantxobera iristeko.

Urriaren 6an, ipuin kontalari saioa izango da Arrantzaleen Museoan: “Bertoko eta urrutiko ipuinak”. Mareak jaialdiko egitarauaren barruan dago ekitaldi hori. Urriaren 18, 19 eta 20an, berriz, museo ingurua Erdi Arora bueltatuko da; izan ere, “Bermistoria” izeneko Erdia Aroko jaialdi dibertigarria izango da Bermeoko Alde Zaharreko kaleetan zehar.

Bisita eta tailerretan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da honako kontaktuan:

Tl. 946881171 // arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus

Iruzkinak

  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    2:52

    3 kluba

    Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!

    3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!