Parte hartzeko azken eguna:2022/04/06

Lur Amarika Bilbaok irabazi du Ibaizabal argitaletxearen liburua!

Lur Amarika Bilbaok irabazi du Ibaizabal argitaletxearen liburua!

"3 Ene Kantak" saioko "Atxa mitxa" tartearen inguruko galdera bota diegu 3 klubeko kideei. Galdera zuzen erantzun duten kideen artean Ibaizabal liburua zozkatu dugu. Zorionak irabazleari!

Ostegunetan, "3 Ene Kantak"en arratsaldeko saioan, liburuei zuzendutako "Atxa mitxa" tartea eskaintzen da. Bertan, Urbik eta laguntxoek asteko liburua gomendatzen dute.

3 klubean ere gustuko dugu irakurtzea, eta kideen artean irakurzaletasuna bultzatzeko zozketa antolatu dugu. Horregatik, ostegunero, arratsalde horretako "Atxa mitxa" tartearen inguruko galdera botako dugu, eta zuzen erantzuten guztien artean Ibaizabal liburua zozkatuko dugu.

Aste honetako galdera hurrengoa zen: Zein liburu gomendatu dute Urbik eta laguntxoek martxoaren 31ko "Atxa mitxa"n?. Zuzen erantzun duten kideen artean Ibaizabal liburua zozkatu dugu, eta Lur Amarika Bilbao izan da irabazlea. Zorionak!

Galderaren erantzuna martxoaren 30eko arratsaldeko saioan eman zen, eta, dagoeneko, 3 kluba APP-an, webgunean eta nahieranen dago programa osorik.

OHARRA

- Zozketa egin eta hilabeteko epea izango du irabazleak oparia aurretik adostutako EITBren egoitza batean jasotzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • Lur Amarika Bilbao
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    2:52

    3 kluba

    Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!

    3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!