Parte hartzeko azken eguna:2022/03/03

Ene Kantaken "Liluragarria" ikuskizuna ikusteko sarrerak zozkatu ditugu!

Ene Kantaken

Ene Kantakek Donostiako Victoria Eugenian eskainiko duen emanaldirako bi sarrera hirukoitz zozkatu ditugu. Zorionak irabazleei!

"Liluragarria" festa handia izango da. Abentura berri honetan, Nere eta Eneko gorputzaren barruan murgilduko dira. Gorputzaren barruan Lilu ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta gorputzeko hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die. Asko baitaki Liluk!

Bada, 3 klubeko kide izanik, ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute 3 klubeko bi kidek, izan ere, Donostian, martxoaren 6an eskainiko duten emanaldirako bi sarrera hirukoitz zozkatu ditugu. Iraia Baltasar eta Xanet Salaberria dira irabazleak. Zorionak!

Ikuskizuna martxoaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

OHARRAK

- Gutxienez hiru sarreretako batek heldua izan beharko du.

- 3 kluba martxoaren 4an, goizean, telefonoz jarriko da irabazleekin harremanetan, sarrerak erabiliko dituzten hiru pertsonen datuak jasotzeko. Hiru aldiz deituko zaio irabazle bakoitzari. Erantzunik ez badugu jasotzen, sarrerak beste kide bati emango zaizkio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Irabazleen zerrenda:

  • IRAIA BALTASAR ECHEVERRIA
  • XANET SALABERRIA GAMETXO
  • 3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

    2:52

    3 kluba

    Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!

    3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!

    0:22

    3 Kluba

    3 Klubean topera!

    Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!