Ikasi motxila bat egiten!

Mendian ibiltzeko edo askaria eramateko bizkar-zorro edo zakuto bat egiten erakutsiko dizuegu Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak eskulan honetan. Erraz erraza da!  Pauso hauek jarraitu behar dituzue:

1 - Zakutoaren forma oihalean margotu.
2 - Marraren gainetik josi, zakuaren ahoa libre utziz.
3 - Ahoan, ondoren soka sartuko dugun tolestura sortu eta josi.
4 - Tolesturaren alde bakoitzean zuloak moztu eta bi soka sartu.
5 - Azpiko ertzean bi zulotxo egin.
6 - Soken muturrak horietan sartu eta josi.

Urtxintxa Eskolak eta Hiru3 komunitateak elkarlanean egindako atala.

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Gainera, hilero, kide berri guztien artean, 3 klubeko opari sorta bat zozkatuko dugu.

2:52

3 kluba

Egin zaitez 3 klubeko bazkide eta doako sarrerak lortuko dituzu!

3 klubeko kide izanik, hainbat abantaila eta opari lortuko dituzu, eta baita doako sarrerak ere. Antxusek doako sarrera guztiak erabili ditu dagoeneko! Badakizu, egin zaitez 3 klubeko bazkide!

0:22

3 Kluba

3 Klubean topera!

Primeran pasatzeko aukerak ez dira gutxi: ETB3, 3 Klubaren APPa, Webgunea eta YouTube kanala! Egin zaitezte 3 Klubeko kide eta abantailak, opariak eta doako sarrerak jasoko dituzue! 3 Klubean topera!