app-a deskargatu
3 kluba aplikazioa honako euskarri hauetan duzu eskuragai:
3 kluba, zure mugikorrean
Zure gustuko marrazki bizidunak eta telesailak nahi duzunean ikusi zure mugikorrean bertan. Jaitsi gure aplikazioa eta eraman zurekin nahi duzun lekura zure eduki gustukoenak. iOS, Android, Windows Phone eta Blackberry mugikorretarako erabilgarri dago.
3 kluba, zure tabletean
3 klubaren edukiak tabletean ere gozatu ditzakezu. Umeek beraien gustuko edukiak jasotzeko primerako euskarria da. Jaitsi gure tableteko aplikazioa, iOS, Android, Windows eta Kindle aukeretarako erabilgarri dago.
3 kluba, zure Smartv telebistan
Internetera konexioa duen telebista baduzu, 3 klubaren edukiekin gozatzeko hainbat aukera dituzu. Telebista konektatuetarako propio prestatutako 3 kluba aplikazioa hainbat marketan eta dispositibotan eskuragarri dago, baita Euskaltelek nabarmendutako edukien artean ere. Halaber, ETB3ko botoi gorria erabilita ere eskura izango dituzu zure gustuko eduki guztiak.
Honako hornitzaile hauetan eskuragarri: Samsung, Philips, Panasonic, HbbTV , AndroidTV
hiru3
HIRU3 haur komunitatearen aplikazioa aukera berriekin dator, marrazki bizidunak eta saio gogokoenak euskaraz mugikorrean zein tabletean inoiz baino hobeto ikusteko.
Erlazionatutako edukiak:
telebista
EiTB
Euskalteleko bezeroek EiTBko eta Hiru3ko AndroidTVko appak erraz instalatzeko aukera daukate DECO 4K dekodifikatzaile berrietan
3 klubeko APPan "3 Ene Kantak" eko eduki guztiak, ezkutuko edukiak, saio eta marrazki bizidunak dituzu eskura. Eta horietako batzuk ETB3n eskaini aurretik ikus daitezke! Badakizu, jaitsi aplikazioa!
hiru3
EiTB.EUS
HIRU3 haur komunitatearen aplikazioari esker, EiTBren haurrentzako edukiak eskuragarri izango ditu erabiltzaileak, adinaren arabera sailkatuta, egun osoan zehar.
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 49
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.