11:25

Naukas

NAUKAS BILBAO 2015

Zientziak Bilbo hartu du Naukas plataformaren eskutik

G.I | EITB.EUS

UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, Bilbon

Dibulgazio munduko blogari, zientzialari eta zaleak bilduko dira Bilbon, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan, umorez eta eszeptizismoz betetako ikuskizunak eskaintzeko. Zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en.

  • Cartel de Naukas Bilbao 2015.

    Cartel de Naukas Bilbao 2015.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bosgarren urtez jarraian, Naukas plataformako kolaboratzaileak Bilbon elkartuko dira berriro, azken urte hauetan zientziaren inguruan egindako bilerarik handiena eskaintzeko, Naukas Bilbao 2015. Gero eta gehiago dira bertan parte hartzen duten hizlariak, eta ikus-entzuleak harrituta uzteko muga ere oso goian dago. Hirurogeita hamar bat aditu bilduko dira hainbat gairen inguruko aurkezpen motzak (10 bat minutukoak) egiteko, guztion jostagarri.

Aurten ere, hainbat pertsona ezagun arituko dira bertan; Natalia Ruiz Zemanovitch, urtero ikuskizun zoragarri batekin audientzia liluratzea lortzen duena, tartean. Oraingoan, ?Yo cuento lo que me da la gana? izenburupeko aurkezpena egingo du. Beatriz Sevilla bigarren aldiz igoko da oholtzara, oraingo honetan, ?La insoportable imposibilidad de ser imparcial? eskaintzeko. Iaz egin zuen aurkezpena Naukas Bilbao 2014ko bideorik ikusienetakoa izan zen eitb.eus-en. Arturo Quirantes ere arituko da aurten Bilbon, eta irribarrea aterako die ikus-entzuleei, inolako zalantzarik gabe. Edizio honetan, zientzia pixka bat hedatuko du ?La belleza de una ecuación? hitzaldiarekin. The Big Van Theoryren eskutik, umorezko bakarrizketak ere egongo dira. Horrez gainera, beste hainbat aurkezpen, elkarrizketa, mahai-inguru eta abarrekin gozatzeko aukera egongo da.

Ekitaldia irailaren 11n eta 12an izango da, 10:00etatik aurrera, UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus-en, zuzenean. Sarrera doakoa izango da.

Azken bi urteetan bezala, etxeko gazteenek ere zientziarekin ondo pasatzeko aukera izango dute, esperimentuak eginez eta jolastuz.

100 dibulgatzaile arituko dira aurten jardunaldiotan. Horien artean, matematikariak, fisikariak, biologoak eta abar daude, eta baita dibulgatzaile amateur asko ere. Pertsona asko daude Naukas (lehen Amazing.es) proiektuan elkarlanean, baina Miguel Artime (@Maikelnaiblog), Antonio Martínez (@aberron), José Cuesta (@InerciaCreativa) eta Javier Peláez (@Irreductible) daude horren muinean.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena