Maddi Alma donostiar musikariak Reysekin elkarlanean egindako “Ni de ti ni de mi” aurkeztu digu
Dantzaria eta musikaria da Maddi. Bakarkako hiru single kaleratu ditu dagoeneko eta kontzertuak jotzeko prest dago.
Maddi Alma. Argazkia: Gaztea
Maddi Alma donostiar artista izan dugu "Gu" saioan, Reys musikariarekin elkarlanean ateratako "Ni de ti ni de mi" kanta hizpide.
Musikariaz gain, dantzaria ere bada Maddi. Besteak beste, Miss Cafeina taldeekin dantzatu izan du. Izan ere, Benidorm Festen madrildar bandarekin dantzatzeko aukeratik sortu zen REYSekin duen kolaborazioa.