Gu | EITB Gaztea
Gu
Musika
Historia garaikideko abestien plagio ezagunenez aritu gara Julen Idigorasekin.
Leticia Sabater. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia
Julen Idigoras "GU"n izan da, plagioak hizpide. Saioko kolaboratzaileak hainbat artisten izenak aipatu ditu eta txutxumutxuren bat kontatu digu.
Hasteko, Laura Pausini eta Leticia Sabater lotzen dituen istorio bitxia kontatu digu. Bada, Laura Pausiniri San Remo jaialdia irabazteko balio izan zion La Solitudine abestia eta Leticia Sabaterren Con el primer amor berdin-berdinak dira. Sabaterrena, baina, urtebete lehenagokoa da eta espainiar musikaria gaiaz aritu da hainbat aldiz.
Nazioarteko kasuei erreparatuta, Ed Sheeranen Shape Of You eta Sami Switchen Oh Why abestiak. Ed Sheeranek salaketa jaso zuen, bere abestia Switchenaren plagio bat zela argudiatuta. Duela egun batzuk epaiketa irabazi du musikari britainiarrak eta hemendik aurrera, bere inguruan dauden zalantzak ekiditeko, abestiak sortzeko prozesu guztia grabatu egingo duela iragarri du.
Gainera, abestiari lotutako bitxikeria bat kontatu digu Julen Idigorasek: Shape Of You Spotify plataforman inoiz gehien entzun den abestia da.
Azkenik, Dua Liparen Levitating eta Artikal Sound Systemen Live Your Life ekarri dizkigu. Artikal Sound Systemek salaketa jarri dio bakarlari britainiarrari, Dua Liparen hita euren kanta baten plagioa egitea leporatuta.
Epaiketa hau zabalik dago oraindik, baina ez da Levitating kantarengatik jasotako denuntzia bakarra. Bada, Miguel Boseren abokatuek Dua Lipa salatu zuten abesti hau kopiatzea egotzita.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.