Gu | EITB Gaztea

Gu

11:47

Gu

Pantoi eta Pirri

Pantoi: “Txosnetara elegante joan behar zara, ez du balio 2013ko Kilometroakeko kamisetak”

Pirri eta Pantoi “GU”n izan dira, txosnetan egin behar dena eta egin behar ez dena argitzen. Estilismoaz, edan behar denaz, ligatzeaz eta musikaz aritu dira.

  • Pirri eta Pantoi. Argazkia: Gaztea

    Pirri eta Pantoi. Argazkia: Gaztea

    16:38 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pirri eta Pantoi "GU"n izan dira, txosna denboraldiari hasiera ematen. Parranda zale amorratuak diren aldetik, txosnetan arrakasta izateko nola mugitu behar garen kontatu digute.

Janzkerari dagokionez, Pantoik argi dauka: berdin du non egingo dugun parranda, gauean elegante joan behar dugu. Horregatik, 2013ko Kilometroakeko kamisetak ez digu balio, ezta Salomon mendiko botek.

Ligatzeko orduan, bi metodo dituztela azaldu digute: Pantoi modua eta Trini modua. Pantoiek urrunetik begiratzen diote ligatu nahi duten pertsonari. Triniek, ostera, iniziatiba hartu eta pertsonarengana hurbiltzeko joera dute.

Txosnetan dantza egitea gustatzen zaie "GU"ko kolaboratzaileei. Hemendik at! aldarrikatu dute, "euskal 'Flow 200'" baita.

Salomonez gain, badago Pantoik eta Pirrik txosnetan onartzen ez duten beste gauza bat: pika edo lejia eskatzea.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena