Dida | EITB Gaztea irratiko programa

Dida

14:04

Dida

ELKARRIZKETA

Ines Osinaga: “Kantu bakoitzak protagonista bat du, ni ez naizena”

EITB MEDIA

Ines Osinaga arrasatearrak "Itsasoa Da Bide Bakarra" deituriko disko-liburu berria aurkeztu du "Dida!"n. Musikariak aurreratu duenez, hainbat kolaboraziok osatzen dute albuma, eta Durangoko Azokan erosteko aukera izango da.

  • Ines Osinaga.

    Ines Osinaga.

    16:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ines Osinaga musikariak "Itsasoa Da Bide Bakarra" bere disko-liburu berria aurkeztu du "Dida!" saioan.

Artistak aurreratu duenez, diskoaren bertsio digitalak bi alde izango ditu; A aldea eta B aldea, hain zuzen ere. Bigarren parte horretan Kubako eragina eta herrialdean bertan egindako moldaketak ikusi ahal izango dira.

Disko-liburuak hainbat kolaborazio izango ditu (Miren Amuriza, Olatz Salvador eta Sarri, beste askoren artean), eta Osinagaren hitzetan, kantu bakoitzak protagonista bat du, eta bera ez da protagonista hori.

Halaber, Gazteako lankideei kontatu die berak abesti batzuetan ez duela abesten, produkzioaz arduratu baita.

Ines Osinaga Durangoko Azokan egongo da "Itsasoa Da Bide Bakarra" lan berria aurkezten.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena