Dida | EITB Gaztea irratiko programa

Dida

12:05

Dida

DIDA

Zoratzen ari garela Hertzainak taldearen azken kontzertuekin!

Garik 'Dida!'n azaldu digun moduan, Hertzainak talde mitikoak BECen eta Gasteizen eskainiko dituzten kontzertuekin amaituko du ibilbide musikal oparoa. Sarrerak urriaren 5ean jarriko dituzte salgai.

  • Hertzainak.

    Hertzainak.

    10:29 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hertzainak taldeak 2019an kontzertu bira xumea egin nahi izan bazuen ere, pandemia medio, euren asmoak atzeratu behar izan zituzten.

Hala ere, 2022 honen amaieran eta datorren urtearen hasieran bi kontzertu berezi emango dituzte BEC!en eta Gasteizen, abenduaren 16an eta urtarrilaren hasieran, hurrenez hurren.

Gasteizko kontzertuaren leku zehatza oraindik zehazteko dagoela esan digu Garik, eta sarreren salmentaren arabera aukeratuko dutela lekua.

'Azkena Gure Alde' izenpean antolatutako bi ekitaldietako sarrerak urriaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena