Dida | EITB Gaztea irratiko programa

Dida

12:51

Dida

DIDA

Euskal Herria hunkitu du Iñigo Etxezarretak bere abuelari eskainitako kantak

ETS taldeak gaur estreinatuko du amamari eskainitako abestia eta bideoklipa, eta kontatu digunez, berari hil aurretik abesteko aukera ere izan zuen. ETS taldearen disko berrian izango den kanta hau sortzeko, Iñigo Etxezarretak etxean topatu du inspirazioa.

  • Iñigo Etxezarreta eta bere abuela. Argazkia:

    Iñigo Etxezarreta eta bere abuela. Argazkia: "Abuela Maitea"

    16:33 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abestia sarean estreinatu baino ordu batzuk lehenago ETS taldeko abeslaria den Iñigo Etxezarretarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Primizian, Durangoko Azokan disko berria aurkeztuko dutela kontatzeaz gain; udako kontzertuen erabateko arrakastaz aritu gara abeslariarekin.

Inoiz baino gehiago hunkitu gaituzte gaurkoan Iñigo Etxezarretaren hitzek; izan ere, duela gutxi zendutako amamari eskainitako kanta aurkeztu digu. Harreman estua izan zuten eta horren adierazle da sortutako bolero doinuko kanta. Azken urteetan momenturik berezienak bideo bidez grabatu eta "abuelarentzat" abesti bat konposatu du: "Abuela Maitea". Amaitutakoan, abestiaren letra itzuli eta Isidra amamari abesteko aukera izan zuen. Duela hiru hilabete hil zen 99 urte zituela.

Lehenengo entzunaldiaren ondoren, entzuleak malkotan zeudela esan digute, eta Iñigo Etxezarreta ere asko emozionatu da jendearen harrerarekin.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena