B-Aldea

B Aldea

11:56

B Aldea

Musika

Clubetatik eta etiketarik gabe: NUXXE kolektiboa, mundua astintzen ari den musika zigilua

Darko Eguiluz club eszena astintzen ari den Londreseko zigilua izan du hizpide, "B Aldea"n.

  • Shygirl. Argazkia: @pedrocks_

    Shygirl. Argazkia: @pedrocks_

    24:04 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

NUXXE kolektiboa izan du hizpide Darko Eguiluzek, "B Aldea"n. Londreseko zigilu bat da NUXXE, Erresuma Batuko club eszenan sekulako arrakasta izaten ari dena.

Ertzetan sortutako kolektiboa dela azaldu du saioko kolaboratzaileak. Izan ere, merkatu komertzialean lekurik ez duen musikari toki bat egiteko beharretik eraiki zuten Nuxxe.

Coucou Chloe, Oklou, Sega Bodega eta Shygirl artistek sortu zuten zigilua, etiketen ihesbide gisa. Egiten duten musika definitzeko "dantza egiteko musika elektroniko esperimentala, posmoderno eta distopikoa, tono urratzaileak eta soinu oso industrialak dituena" esaldia erabili du Darkok.

Gainera, LGTBIQ+ kolektiboan eragin handia izan du Nuxxek, kolaboratzaileak azaldu duenez.

Bitxikeria gisa eta NUXXEk izan duen arrakastaren seinale, honakoa kontatu digu Darkok: Rihannak kolektiboaren musika erabili izan du bere moda desfileetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena