B-Aldea

B Aldea

16:01

B Aldea

Elkarrizketa

Ginger: "Egiteko eta hausnartzeko asko dago, musika errebolta feminista gehiago antolatu beharko genituzke"

Ginger talde gipuzkoarreko kideek “Ginger” izeneko estreinako EPa aurkeztu dute “B Aldea”n.

  • "IXO" abestiaren bideoklipeko irudia

    18:03 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ginger taldeko Andrea Lopetegi (baxu jolea) eta Nerea Altxu (ahotsa eta gitarra) "B Aldea"n izan dira, taldearen izen bereko estreinako diskoa aurkezten.

Aurretik, Mor More, MKT edota Pottors eta Klito taldeetan aritu izan dira Ginger bandako kideak. Orain, indarrak batu eta taldearen ibilbideari gogotsu ekin diote, "Ginger" izeneko EParekin.

Emakumez osatutako taldeak, militantzia feminista eta emakume musikarien ikusgarritasuna izan dute hizpide bi taldekideek. Emakumez osatutako bandak gero eta ikusgarriagoak diren arren, musikaren industriako arlo teknikoetan emakumeen presentzia murritza dela azaldu dute.

Ildo beretik, euren diskoa sortzeko orduan emakume sortzailez inguratu dira Ginger taldeko kideak. Bada, EParen azala eta "Ixo" bideokliparen alderdi artistikoa Maider Leturiaga artista zarauztarraren esku utzi dute.

Kontzertuez galdetuta, asteburu honetan bertan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxearen omenez egingo den ekitaldian joko dutela azaldu digute.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena