Trueno argentinar artistak itxiko du Gasteizko Jazz Jaialdia
Freestyler argentinarrak uztailaren 21ean joko du Mendizorrotzan, Gasteizko Jazz Jaialdiaren 47. edizioari amaiera emateko.
Trueno
Trueno artista argentinarrak E. U. B. izeneko laugarren diskoa aurkeztuko du uztailaren 21ean, Gasteizen. Mendizorrotzan izango da, Vitoria-Gasteizeko Jazz Jaialdiaren 47. edizioaren baitan, sarrera propioarekin (jaialdiko abonutik kanpo).
2020ean ezagutu genuen Trueno, Atrevido izeneko debutarekin. Disko horretan, Bizarrap eta Nicki Nicolekin elkarlanean egindako "Mamichula" aurki daiteke, urte horretan nazioarteko zerrendak astindu zituen kanta.